K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
52. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur maiatzak 5 izanik, duela 66 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1954
– 1953ko uholdeak egindako kalteak ordaintzen hasi zen udala.
– San Gregorioko jaietan Ataun – Legorreta – Lizarrusti – San Gregorio lasterraldia.
–Francisco Ijurco zen Lizarrustiko arbitrio-etxeko zerga-biltzailea. Bertan eskolan zebiltzanak:
.- Ataungoak: Maria Pilar Mintegi, Joxe Ramon Mintegi, Migel Anjel Mintegi, Joan Maria Ijurco, Jesus Maria Ijurco, Maria Jose Auzmendi, Maria Teresa Auzmendi, Ana Maria Auzmendi eta Maria Fernanda Martínez.
.- Etxarri Aranazkoak: Maria Pilar Berastegi, Juan Jose Berastegi, Frantzisko Jabier Berastegi, Maria Karmen Berastegi, Maria Lourdes Pascual, Maria Teresa Lakunza eta Fermin Lakuntza.
.- Unanuakoak: Maria Pilar Navarro, Jose Inazio Navarro eta Maravillas Navarro.
–Joxemiel Barandiaran, Mauro Elizondo Lazkaoko monastegiko nagusia eta 13 fraide-kume Enirio aldean izan ziren.
– Atxurreneko Felix Zeberio zen markesaren lurren zaintzailea.
– Apirilaren 12an Arratingo Nikolas Zurutuzaren aldeko hileta: gerra-aurreko buruzagi nazionalista izandakoa.
–Larburun jaio eta Ertzillegin bizi zen Felipa Antonia Auzmendi hil zen.
–San Gregorion, 48 urte apaiz-lanetan aritu ondoren, hil zen Jose Antonio Arteaga Garmendia apaiza.
–Otsailaren 10ean hil zen Martin Altolagirre Arrese 76 urterekin. Ataun aldera abertzaletasunaren txinpartak Bilbotik ekarri zituena. Hileta otsailaren 11n goizean izan zen, ohitura zen bezala.
– …/
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!