KORONABIRUSALDIA 53

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

53. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur maiatzak 6 izanik,  duela 67 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1953

– Urriaren 14 eta 15ean uholdeak. Bi hildako eta zubi gehienak ura eraman zituen.

–  Joxemiel Barandiaran, 17 urteren ondoren, Atauna itzuli zen.

– Besteak beste, Jose Inazio Begiristain bertsolaria jaio zen; 2002an hil zen.

– Ergoienako Zalakaindegi etxea udalak erosi zuen eskola bihurtzeko asmotan baina, azkenean, bota beharra izan zuen.

– 2. mailako praktikante-postua betetzeko deialdia.

– 536 bizikleta zeuden herrian; gehienak lanera joateko.

– Igonitzen Amezketako Aralar S.A.-k insignis pinua zuen landatuta eta aziendak kalte handia egiten ari zirela salatu zuen.

– Jose Luis Sagardoyk egin zuen herriko basoen balorazioa.

– Mundo Obrero-k 1953-11-30ean Falangeari buruz  hauxe zioen:  … en el informe se precisa que «hay jefaturas locales como  las de Ataun, Lazcano y Rentería que no funcionan en absoluto …”.

– Pio Barojak “El País Vasco” liburua idatzi zuen: bertan zera dio” Otro espíritu misterioso y perjudicial.que vive en una cueva de Ataun, cerca de Cutzeberri, es Sugarra.”

– Gabrieleneko Joan Jose Barandiaran Zeberio apaiza hil zen eta bere ondasun guztiak herritarren ikaskuntzarako utzi zituen.

–  …/

Bihar arte!

 

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat