KORONABIRUSALDIA 51

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

51. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur maiatzak 4 izanik,  duela 65 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1955

Arantzazuko obrak ordaintzeko 3 milioi falta ziren; Atauni 8,606,40 pezeta zegozkion.

Ilbeltzean San Gregorion “Mutil bikañak” antzezlana egin zuten.

Zuaga baserria erre zen ilbeltzean; hutsik zegoen. Lixarburuko mutilak zeuzkan 8 behi, 9 txahal, berrogei untxi, etxe-usoak eta Idiazabalgo artzainak zituen berrehun ardi guztiak erre ziren.

Baserri askotan zegoen zumea, ondoren ebaki eta saltzeko.

Gomensoro eta Auzmendiko zubiak urak eraman zituen.

Uztailaren 4an hil zen Aranberriko Hilario Munduate, gerra-aurrean Ataungo buruzagi abertzale izandakoa.

San Gregorion antzerkia; bat euskarazkoa “ Melitonaren bi senarrak” eta bi erdaraz; lehendabiziko aldiz.

Tolosan aizkol-apustua Azintzio Aierbe ataundarra eta Urdanpilleta Aldabakoaren artean. Lana: 45 ontzako 6 enbor eta 54ko bi. Jokoan 10.000 pezeta. Urdanpilleta garaile. Kronikariek ziotenez, biak ez omen zeuden oso ongi teknikoki prestatuta.

–  Notas acerca del pastoreo tradicional de Ataun” lana plazaratu zuen Joan Arin Dorronsorok.

Iruñean hil zen Artaditxuloko Bixente Eskisabel Urbiztondo  kable-muntatzailea.

Bihar arte!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: