Helburuak

HELBURUAK

  • Ataungo ondare historikoa, kultur ondarea, kultura material eta ez-materiala jaso, gorde eta zabaltzea.
  • Ataungo natur ondarea (naturgune babestuak, Europar Batasuneko intereseko habitatak, biodibertsitatea, geodibertsitatea…) eta berau integratzen den eskala haundiagoko Aralar Parke Naturala eta Enirio-Aralar mankomunitatearen izaera eta kudeaketa ezagutzeko eta baloratzeko, eta bere babesaren eta/edo berreskurapen beharraz sentsibilizatzeko jarduerak burutzea.
  • Ingurumenaren problematikak ezagutaraztea, bereziki ataundar eta goierritarren artean.
  • Gizartearen arazoen aurrean, adituen bidez, hausnarketarako bidea ematea.
  • Jasangarritasunerako balioak (planetaren mugak aintzat hartzea, gizakia planetaren parte dela, eta ez alderantziz, onartzea, ekitate soziala, oraingo eta geroko belaunaldiekiko solidaritatea, biodibertsitatearekiko errespetua, baliabideak arrazionaltasunez eta modu eraginkorrean erabiltzea, iraupen luzeko produktuak, berrerabilpena, birziklaia, ardura, tolerantzia, konpromisoa, partaidetza…) sustatzea.
  • Tokiko jasangarritasunerako baliagarriak izan daitezkeen esperientziak eta praktika onak zabaltzea.
  • Ataungo natur ondarearen egoera hobetzeko ekintzak sustatzea.
  • Ataungo herrian ikerketa bultzatzea.
  • Ataungo ondareen inguruan lanean diharduten eragileekin kolaboratzea eta koordinatzea.
%d bloggers like this: