ATAUNIKER Kultur Elkartea sortu dugunon asmoa, Ataungo herrian ikerketan ari garenok eta aritu nahi dutenak elkartzea eta elkarren laguntzaz jardutea da, estatutuek dioten bezala, inongo diru-irabazi asmorik gabe. Hala ere, ATAUNIKER Kultur Elkartea saiatuko da, hainbat erakundek eskaintzen dituzten diru-laguntzak lortzen bai lanerako eta batik bat argitalpenerako, eta lortzen ez bada, gure betiko lan-izpirituarekin jarraituko dugu ikerketan, ahal dugun neurrian, bakoitzaren borondate eta betaren arabera.
Lanerako, ordea, gure asmoekin bat datozen lankide gehiago behar ditugu eta horretan ere, saiatu beharko dugu guztiok.
Gure ikerketa Ataungo Herriaren Ondare eta Memoria Historikoa berreskuratzean datzanez, geure ahalegina egiteko prest gaude, herri-izaerak, hau da, ataundartasunak aurrerantz ere oinarri sendoak izan ditzan.
Langintza honetan gogoan izan nahi ditugu ikerketan aitzindari eta gure bide-erakusle izan diren ataundarrak: Joan Arin Dorronsoro, Ixidor Baztarrika Munduate, Joxemiel Barandiaran Aierbe, Joxemartin Apalategi Begiriztain, Enrike Zurutuza Altolagirre, Joxe Arratibel Zurutuza…
Eta eskerrak eman nahi dizkiegu gure ikerketan berri-emaile izan eta diren ataundarroi; beraien testigantzei esker, guztion artean herriaren historia osatzen ari baikara.
IKERTZAILE ETA LAGUNTZAILE BERRIEN ZAIN GAUDE :
Proiektu edo ekimen batean parte hartu nahi izango bazenu, esan iezaguzu; boluntarioak behar ditugu.
ATAUNIKER elkarteko kide izan nahi baduzu…
– Bazkide-kuota: urteko 30€ (proiekturen bat lantzen edo laguntzen aritzeko asmoz dena)
– Adiskide-kuota: urteko 20€ (Ataungo ikerketari, besterik gabe, lagundu nahi diona)
GURE ESKAINTZA:
– Mendi-ibilaldi historiko gidatuak:
– Erreketeen etorrera (Lizarrusti-San Martin).
– Jentilbaratza gaztelua.
– Bisita gidatuak:
– San Martin eliza eta organo barrokoa