KORONABIRUSALDIA 50

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

50. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur maiatzak 3 izanik,  duela 64 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1956

Besteak beste…

Gabrielenea “Gabillene” etxean “Colegio del Sagrado Corazón” izeneko ikastetxea abian jarri zuten mertzedaria ordenako lekaimeek.

–  Vuelta a España sartu zen Lizarrustitik Iruñea-Donostia etapan.

–  Gesalben egur-karretorako kablea jarri zuten.

Jexux Dorronsoro Esnaola izendatu zuten CAF lantokiko elizañoko kaperau.

Frantziskoeneko “Praixkoeneko” Joan Aldasoro Begiristainen meza berria Aian.

Mendiurkulluko Iñaki Agirrek “Descripción y área de pastoreo en Aya (Ataun)” izeneko lana argitaratu zuen Munibe aldizkarian.

–  Jesus Loroñok irabazi zuen San Gregorioko  txirrindulari-proba.

Jose Mari Bikuña Munduate zen alkate.

Besteak beste, Jokin Telleria pintorea jaio zen.

Ataun San Gregoriotik Zumarragara La Vergaresa-n joatea 10 pezeta kostatzen zen.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (Real Sociedad Vacongada de Amigos del País) MUNIBE aldizkariko bazkide ziren  Berraraingo Jose Maria Andonegi, Joan Arin, Frantzisko Ezkurdia, Eustakio Irusta, Joan Aierbe eta Frantzisko Dorronsoro ataundarrak.

Martxoaren 4an Ordiziako Beti-Alay frontoian eguerdiko 12:00etan Azintzio Aierbe eta Martzelino Zeberio.

Bihar arte!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: