K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
49. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur maiatzak 2 izanik, duela 63 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1957
– Besteak beste…
–J.A. Arkotxak Egan aldizkarian Gabon-gabontzeta izeneko antzezlanaren 20. agerraldian Potxolo eta Ataun izeneko baten arteko elkarrizketa azaltzen da.
–Munibe aldizkarian Nikaxio Garaialdek “La caza de la perdiz en San Gregorio de Ataun hace 50 años” izeneko artikulua argitaratu zuen.
– Real Unión-Hojas Palmera taldean zebiltzan Joxe eta Jazinto Urrestarazau anaiak.
–Jazintok bezperan 13. egin zuen Kataluniako Itzulian Puigcerdà – GranolIers etapan eta ondoren, agorraren 7an, Joxek egindako adierazpenetan zera zioen: anaiari pedalierra askatu zitzaiolako, bestela… oso ondo baitzetorren esprinterako… ”; Poblet baitzuen garaitu beharrekoa.
–Martxoaren 23an Martzelino Zeberio Begiristain Oiarbide Aranzastik (vasco-navarro) Eusebio Alberdi Elorza Alberdi Elorzaren aurka jokatu zuen Bartzelonako Kirol jauregian, kirol-folkloriko ikuskizun batean, 46 ontzako 8 enbor ebakitzen. 10.000 pezetako saria izango zutela, kazetarien bidez jakin zuten. Agerre harri-jasotzailea (El hombre más fuerte del mundo) ere han zen. Bestalde, 200 kiloko harria altxatzen zuen ikuslearentzat 5.000 pezeta zeuden zain. Kirol-saioen tartean dantza eta kantu-saioak ere izan ziren; ikusleen artean ISO-SCOOTER moto bat zozketa zuten. Martzelino Zeberio La Vanguardia Española-ko kazetariarekin interprete-lanetan aritu zen, bere lagun Eusebio Alberdiren esanak itzultzen, honek ez baitzekien gaztelaniaz.
– Abuztuaren 18an Aiaugaldeaundiko Lukas Dorronsoro Zeberioren meza berria Aiako elizan.
–Joan Dorronsoro Zeberio albaitariak hitzaldia egin zuen Elgoibarko Salón zineman abuztuaren 31n “Baserria ta baserriko abel-gorriak” gaiari buruz.
–La Voz de Guipuzcoa irratian euskarazko irratsaioak hasi ziren eta Manu Oñatibia ”Don Antonio” eta Enrike Zurutuza “Joxemiel-en” arteko elkarrizketak izaten ziren beste batzuen tartean.
– Hektarea-lurrak ordekan 150.000 pezeta eta aldapetan 20.000 pezeta balio zezakeen Ataunen.
– Hektarea bakoitzak 2.200 kilo-arbi, 1.300 kilo-gari eta 8.000 kilo-zumitz ematen zituen.
– Errekan amuarrain, aingira, loina, ezkalu e.a.
– 500 langile inguru joaten ziren egunero bailarako lantegietara.
– 4 auto, 17 kamioi eta furgoneta, 35 moto eta 580 bizikleta zeuden.
–Telefono-lokutorioak San Martinen Antonioenegarako edo Petraenean, San Gregorion, Aian eta Kaxetan.
–2.752 bizilagun eta 596 familia.
– 12ren bat denda, bi ostatu eta hamalau taberna.
– Lurraren salneurriak metro kuadroko: Elbarrenan 20 pezeta eta San Gregorion 15 pezeta.
– Bi parrokia-zinema.
– Urdaranoko mutila argi-indar istripuz hil zen.
–Abuztuaren 15ean Lazkanotegiko Bartolome Auzmendi Galparsororen (24 urte) meza berria San Martingo elizan.
– …/
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!