KORONABIRUSALDIA 48

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

48. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur maiatzak 1 izanik,  duela 62 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1958

–Besteak beste…

–Frantziskoeneko “Praixkoenea” Bernardino Zurutuza Agirre sakramentinoak meza berria eman zuen Aian pazko bigarrenean. Sermolari Jokin Dorronsoro eta abeslariak Añorgatik etorritakoak; tartean Donostiako Orfeoiko abeslari bat.

– Mobylette- Caobania-S.D. Besainen zebiltzan Joxe eta Jazinto Urrestarazau anaiak.

–Ekainaren 1ean Espillako Daniel Eskisabel Zurutuzaren meza berria San Martingo elizan.

– GOIZ-ARGI aldizkaria sortu zen Aranzazu aldizkariaren “Suplemento agrícola” gisa, Manu Oñatibia eta Enrike Zurutuza Altolagirre sustatzaile zirela. Etxean hartu nahi zuenak Larratzeko Erramona Auzmendirengana jo behar zuen.

– Sangregorioetan pilotan bertakoak nagusi zaldibiarren aurka.

– Zeruko Argia-n “Nire baserri maitea” izeneko artikulua idatzi zuen Enrike Zurutuzak Arin ezizenez.

–Baso-ateratzea Ollanga eta Larraintxoetan:  2 083 pago, 15 haritz, 43 zumar, 27 gaztainondo, 24 urki,  15 haltz, 3 astigar, 4 akazia   eta  6 makal.

– Sanmartinetan Moises Elizaga Lizarrako gaiteroa Calahorrako batekin etorri zen, semea gaixorik zuelako,  azaroaren 10ean, 11n, 12an eta 16an joaldia egiteko.

  .- Uztapide bertsolaria eta beste bat.

   .- Bi karrera “Eliminación”  eta “kilometro lantzado” deituak; bata eguerdian eta bestea arratsaldeko 4retan. Luistarrak ziren festa-antolatzaile.

– Vuelta a Andalucia-n Jazinto Urrestarazuk hiru etapa irabazi zituen.

– Araceli Garcia Calvo Aiako maistrak udalari gauza hauexek eskatu zizkion:

    .-  “25 pupitres bipersonales, mesa de escritorio con silla y escribanía, armario-biblioteca, 3 encerados, papelera y una estufa, mapa político de España, mapas físicos y políticos de las 5 partes del mundo, esfera terrestre, caja de sólidos geométricos, compendio del sistema métrico decimal…”

– Ilbeltzean Beasaingo trenbideko langetan, etxera zihoala, merkantzia batek Felix Martín López harrapatu zuen. Cáceresko Silleros herrikoa zen eta Ataunen bizi zen; alarguna eta lau seme-alaba utzi zituen.

–   …/

Bihar arte!

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat