KORONABIRUSALDIA 47

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

47. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 30 izanik,  duela 61 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1959

– Besteak beste…

– Ordizian izandako Gipuzkoako bertsolari-txapelketako kanporaketan epai-mahaiko izan zen eta Olerti aldizkarian “Gipuzkoa´ko Bertsolari Berrien Txapelketa Ordizia´n” izeneko kronika idatzi zuen “Baztarrika´tar Ixidor-ek”.

– Boxing Ciclo Club-en zebiltzan Joxe eta Jazinto Urrestarazu anaiak.

– Abuztuaren 2an Zubiaurreko Inazio Munduate Zeberioren meza berria San Martingo elizan.

– Abuztuaren 15ean Sangregoriotxikiko Joan Dorronsoro Goikoetxearen meza berria San Gregorio elizan.

– Sarriartegarako Joxe Arratibel beneditarra Venezuelatik Lazkaora etorri zen lau urte bertan eman ondoren.

– Foru Aldundiaren laguntzaz Aranzadikoak Aia aldean ur-bilaketak egiten aritu ziren  hainbat leize miatuz.

– Aiako eskola-etxea berritzen ari ziren.

– Udalak Falange Española Tradicionalista y de las JONS-i 20.000 pezetako diru-laguntza eman zion.

– Miguel Cortabarria Ruiz-Palacios botikario zaharra hil zen.

– Martxoaren 22an Tomasa Munduate Lasa hil zen 74 urterekin; gerra-garaian telefonista kargutik kendua edo depuratua.

– Jose Lasa Etxeberriak zuen Ataun- Beasain autobus-zerbitzua Jose Sarasola Zubeldiak hartu zuen.

– Noel Llopis Lladó  ikertzaile katalanak G. de la Llarenarekin batera  “Estudio geológico de la caverna Troskaeta-ko-Kobea (Ataun-Guipúzcoa)” argitaratu zuen Munibe aldizkarian. Lehendik Ataunen hiru hitzaldi eginda zegoen: Tal día como hoy, hace 60 años nos dejó nuestro fundador, Noel…

 

– Ekainaren 6an Botika zaharreko Fernando Cortabarria Bazterrica hil zen 31 urterekin Granadan .

Bihar arte!

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat