KORONABIRUSALDIA 46

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

46. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 29 izanik,  duela 60 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1960

–  Besteak beste…

Buenos Aires-en argitaratu zuen Imanol Apalategi “Aita Bonifazio Ataun-ek” Gure aditza- El verbo vasco izeneko liburua.

Joxe Maria Bikuña alkate.

KAS-en fitxatu zuten Joxe eta Jazinto Urrestarazau anaiak.

Getxoko zirkuitoa irabazi zuen Jazinto Urrestarazuk, 2. Segú eta 3. Iza.

 

1960an Ataungo artzainek istripua izan zuten Olaberriako Ihurren

Informatzaileak: Iñaki Arratibel (Ataun, 1933) eta Joxepa Zeberio (Ataun, 1942)

Tokia eta data: Atxurrenea baserria (Ataungo Ergoiena). 2017ko uztailaren 27a, asteartea.

Negua igarotzera Bizkaiko Gatikako Arteta baserrira joanda ziren Ataungo Ergoienako Atxurrenea baserriko Iñixio (29 urte), Martxel (28 urte) eta Xanti Zeberio (25 urte) senideak, Aiako Aiaugaldetxiki baserriko  Joan Aranburu (40 urte) lehengusuaren bidez – Etzagaraten bizi zen Aiaugaldeaundi baserriko Ixabel Arzarekin ezkonduta zegoena-. Joanek uda Urbian igarotzen zuen Urtsuarango  Esnaola nagusi zuela eta negua Gamiz aldean; bizkaiera zerbait ikasita zegoen.

 Sondikako aireportuaren barrutietatik ere pasatzen omen ziren artaldearekin. Txakurra TTIKI. Baserriko artegian katonatzen zuten artaldea, nagusiak ote-zuztar eta lastoz egindako azpiekin.

1960koa lehendabiziko negua zuten.

Bezperan Iñaki anaia Aztiriako Legorburu baserrian izan zen Martxel anaia eramaten Montesa 110 motorrean, biharamunean senideei etxera bidean lagun ziezaien. Hura utzi eta etxera itzuli zen lasai asko. Iñakik ondo ezagutzen zuen zehar hura, basoan lanean aritzen baitzen Gregorio Apaolazaren esanetara.

1960ko apirilaren 17a, igandea zen; Pazko-eguna izaki, San Gregorioko elizatik zetorren jendeak ekarri zuen albistea. Berehalaxe abiatu ziren Ihurre aldera Iñaki Arratibel, Arbildiko Joxe Apalategi, Atxurreneko Joana eta Joxe Zeberio. Orain PRICA dagoen inguru horretan izan behar zuen. Bizkaitik zetozen eta Aztiriatik Zerain/Segura aldeko barrutietan sartuz iritsi ziren bi artaldeak goiz aldean Olaberria aldera. Bi artaldeak nahasian, baina aurretik Atxurreneko artaldea –buru Iñixio Zeberio zela, ardi eskurakoien bat edo beste hurren zituela – eta atzetik Joanena. Hildako 137 ardietatik gehienak Juanenak, Atxurrenekoenak 6 buru bakarrik, kamioiak atzeko aldetik harrapatu zituelako; txoferra edanda omen zegoen.

Hona, garai hartako egunkariak bi egun barru zekarrena:

CIENTO TREINTA Y SIETE OVEJAS MUERTAS POR UN CAMIÓN

            ABC-19-04-1960. Beasain. 137 ovejas de un rebaño de 300, han sido muertas por un camión cargado con mineral. El hecho ocurrió en el kilometro 419 la carretera general de Madrid a Irun, término municipal de Olaberria. Las ovejas procedentes de Vizcaya transitaban en dirección a la villa de Ataun y el camión circulaba en igual sentido. Al ver el conductor las señales que le hacían los pastores con sus faroles, creyó que se trataba de alguna bicicleta y realizó el debido cambio de luces; pero cuando quiso darse cuenta, de que era un rebaño se abalanzó sobre el mismo, fallándole entonces los frenos, y originando la catástrofe. CIFRA.

Iluntzerako, Iñakik-eta,  bizirik zeuden ardiak etxeratu omen zituzten; hain zuzen, Atxurreneko bordara.

Harrezkero, Aranburuk ardiak saldu eta Altsasun hasi zen guarda-lanetan, baina zeberiotarrek Bizkaia bidean jarraitu zuten beste bi negutan.

1961ean eta 1962an joan zen Joxepa (17 urte) arreba anaiengana; guztira, beraz, ataundarrek hiru negu eman zituzten Bizkaia aldean. Ardiak zaintzen Butroiko gaztelu ospetsuaren inguruan makina bat aldiz egondakoa omen da Joxepa. Horretarako, Beasaingo Garaje Modernon busa hartu (Tolosa-Bilbo linea), Bilbon trena eta Mungiatik bi kilometro inguru Arteta baserrira. Han senideei laguntzen jarduten zuen: artzaintzan, otorduak prantatu, behorrean saskietan arkumeak Mungiako hiltegira eraman… Anaia Iñixiok, berriz, behorrarekin gaztai berria  Sondika eta Bilbora eramaten omen zuen saltzeko…

Istripuaren ondorengo urtean Iñixio behorrarekin oinez itzuli omen zen Ataungo Atxurreneraino eta Martxel eta Joxepa bi pisuko kamioetan ardiak zituztela.

Harrezkero, ardiak saldu, baina ezin etsi eta, azkenik, Andimendira joan ziren artzain zeberiotarrak hurrengo urteetan.

Ustezko joan-etorriko ibilbidea: Ataun, Lazkao, Beasain, Legazpi, Deskarga, Antzuola, Bergara, Elgeta, Elorrio, Durango, Mungia (Jexux Aizpurua Barandiaran (NONDIK 31- 2018ko abendua).

Ekainaren 10ean Peruenezarreko Iñaki Galparsoro Barandiaranen meza berria San Gregorioko elizan.

Abuztuaren 7an  Larburuko Prontxio Auzmendi Garmendiaren meza berria Aiako elizan.

2.884 bizilagun.

Maria Luisa Laurens Garcia-Falces zen Lizarrustiko maistra, harik eta Monserrat Ros Vidador-ek azaroan titularitza lortu zuen arte.

Idiazabalen I. Bertsolari txapelketa. Epaimahaiko Joakin Dorronsoro eta Atxukarro.

–  /

Bihar arte!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: