K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
42. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 25 izanik, duela 56 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1964
– Besteak beste…
– Joxe Arratibel beneditar idazlea 1964a ezkeroz, Estibalizen bizi izan zen 2011n hil zen arte.
– Joan Arin Dorronsorok “Clero y religiosos en Ataun” liburua plazaratu zuen.
– Eli Ojanguren argazkilari eibartarra Ataunen ibili zen argazkiak ateratzen.
– Guardia 1º izandako Felix Garcia Garcia izendatu zuten mendiko goarda.
– Daniel Grenholm eta Lennart Olson kazetari suediarrak, bertako telebistarako Ataungo baserrietako bizimodua grabatzen aritu ziren.
–Joxemiel Barandiaranek Nafarroako Unibertsitateko Euskal Etnologia katedran klaseak emateko gonbita izan zuen eta hurrengo urtetik hasi eta 1977ra arte jardun zuen.
– Joxe eta Jazinto Urrestarazu anaia txirrindulariak OLSA taldean zebiltzan.
– Ordiziako lasterketan 1. Pérez Francés, 2. Otaño, 3. Mendiburu eta 4. Joxe Urrestarazu.
–Jazinto Urrestarazuk Volta Catalunya-ko Andorrako St Julià de Lòrian amaitu zen 114 km-ko etapa irabazi zuen, 2. Pérez Francés.
– …/
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!