KORONABIRUSALDIA 43

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

43. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 26 izanik,  duela 57 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1963

Besteak beste…

Jazinto Urrestarazuk irabazi zuen Andaluziako itzuliko lehendabiziko etapa-criteriuma (Malaga-Malaga 40 km.). 1. Jazinto, 2. Amalio Hortelano, 3. Anton Barrutia… 3. etapan bigarren eta 4. etapan ere bigarren egin zuen.

San Gregorion Aranzabal irabazle, Olaberriako bigarren igoeran alde eginda. 59 txirrindulari eta 119 km.

Apirilaren 7an Amorebietako lasterketan Vélez irabazle eta Jazinto Urrestarazu seigarren.

Apirilaren 14an Tolosako zezen-plazan Arruizko Txikia Martzelino Zeberioren aurka. 36 ontzako 30 enbor  eta lau kilometro. 25.000 bana pezeta  jokatu zuten. Zeberio irabazle. Basarrik honako bertsook paratu zituen:

 

Edozeñentzat ezta egiten

klase orretako lanik

Pixka baten ezta paltako

alde ontan zer esanik

Zu, Zeberio, a ze lezio

bikaña zaude emanik

Iñork ezpaizun pentsatzen emen

oinbestekoa ziñanik”

                                                        “Aizkoran erruz egin zendun da

bentaja latzak atera

Ta gero bizkor saltatu ziñan

plazan bueltak ematera

Alkar neurtzeko jarri ezkero

igandean zan lan bera

Eztakigu zeiñ azaldu leiken

zuri kontra egitea

 

 

Agorrean Martzelino Zeberiok Errekalde azkoitiarrari erronka bota zion: 50 enbor oinbeteko eta 20.000 duro. Ez zion erantzun eta bigarrena bota zion:  20na oinbeteko eta 20na 15 ontzakotara.

Abuztuaren 11n Donjoanenetxikiko Joakin Dorronsoro Imazen meza berria San Martingo elizan.

Abuztuaren 11n Elizaldeko Joxe Mari Izaga Ortuetaren meza berria Leintz-Gatzagako Dorletan.

Otsailaren 17an Aizkoate elkarteak omenaldia egin zion Joxemiel Barandiarani. Joxe Atorrasagasti albaitaria zen buru. Lehendabizi, Joxemiel Barandiaranek hitzaldia egin zuen saloian eta ondoren elkarteko ohorezko bazkide izendatu zuten; bertan izan ziren Basarri eta Lazkao-Txiki.

Maisu-maistrak: San Martinen Antonio Arteaga eta Karmen Sasianbarrena, Gabillenen mojak, San Gregorion Martin Arratibel eta Aian Araceli Garcia.

Umarkiko zubian Erandioko Hilario Arzelus, 35 urteko apaiza, hil zen; Emilio Gandiaga zuen moto-lagun. Lazkaon egonik, Ataungo apaizgai lagun bat ikustera omen zihoazen.

–  Ayudas a los fallecidos en campaña-koentzat” 488 pezeta hilero eta bi “extra”.

Adoración Nocturna” elkartearen urrezko ezteiak zirela eta, ikuskizun eta ospakizun handiak izan ziren uztailaren 10, 11, 12 eta 13an San Martinen.

Agorraren 9an inauguratu zuten Donostiako Trinitate plaza, Euskal Jaien barne. Luis Peña Gancheguik diseinatutakoa. Alkate Nikolas Lasarte zen eta Segundo Garaialde sangregoriotarrak bedeinkatu zuen.

Abenduaren 23an Tolosako zezen-plazan Martzelino Zeberiok  (Agiñeta erakusle) eta Migel Berekoetxeak (Latasa erakusle) apustua zuten, zeinek zortzina kanaerdiko eta  hogeina oinbeteko ebaki. Azken enborrera Zeberio iritsi zen aurrena, baina azken aizkorakada Berekoetxeak jo zuen.

Bihar arte!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: