KORONABIRUSALDIA 41

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

41. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 24 izanik,  duela 55 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1965

–  Besteak beste…

–  Abuztuaren bukaeran, astelehenez,  Arratetako harrobian petrolioa azaldu zela zabaldu zen komunikabidetan. Aurreko larunbatean ingurukoak petrolio-usainari antz emanda zeuden. Ura bilatzeko barrenatzen ari zirela azaldu omen zen; kopuru txikia, ordea. ABC  eta La Voz de Españak ziotenez “carece de importancia”.

Jokin Dorronsorok “Indar-berri” izeneko antzezlana idatzi zuen.

–  Joxe Mari Agirrek Jakin-en “Itz-gabekoen deadarra” artikulua idatzi zuen.

–  Lehendabiziko kronika Zeruko Argian (Jentil-Batza taldea). Ordura arte La Voz de España-n (Joan Arza) eta Diario Vasco-n (Jexux Lasa) bakarrik azaltzen ziren Ataungo kronikak; gehienetan, udaletxeko ohar ofizialak izaten ziren.

Barandiaranberriko Felipe Arratibel sakramentinoa Kolonbian bizi zen.

Zeruko Argia aldizkariaren ale-sorta Joxan Dorronsorok asteburu oro ekartzen zuen Donostiatik eta meza ondoren akolitoek saltzen zuten San Martinen, behintzat, Kalostraundian eta Kalostratxikian; harpidedunei etxera ere eramaten zitzaien.

Imanol Apalategi “Aita Bonifazio Ataun” 1965etik 1977ra arte Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos-eko zuzendari. Euskaraz nahiz gaztelaniaz liburu eta artikulu anitz idatzi zituen.

–  Sarasolaren autobusaren linea, ofizialki, San Gregoriorainokoa zen eta Kaxetara luzatzeko aztertzen aritu ziren udaletxean. Telefonoz deituz gero, Kaxetaraino joaten zen.

–  Rikardo Arregi andoaindarra hizlari.

–  San Martingo saloian gazteentzat telebista jarri zen; luistarrek antolatu behar zuten ordutegia.

Joxemiel Barandiaran guraso elkarteko buru zen eta maiatzaren 15eko bilerarik ez zen izan, berak ezin zuelako; eskola-gaia zuten aztergai.

–  Altzanipeko futbol-zelaiko lanak aurrera zihoazen; Altzanipe etxea eta Kalakaseneko soro aldeko babes-hodiak udalak ordaindu zituen.

–  Jazinto Urrestarazuk txirrindularitza utzi egin zuen.

Maiatzean Vuelta a España korritu ondoren, ekainean Joxe Urrestarazu eta beste 3 txirrindulari izan ziren etapako protagonista Suitzako itzulian, baina helmugatik hurbil harrapatu egin zituen tropelak.

–  Apirilaren 22an Joxemiel Barandiarani omenaldi egin zioten 330 apaiz eta erlijiosok San Martin elizan. Mezatan Joakin Goikoetxeaundiak, Apellaniz arkeologoak eta, azkenik, Joxemielek berak hitz egin zuten. Otordua Eskolan eta Kalostraundian izan zen.

–  Kilo-gaztaiaren salneurria Ordiziako ferian  120 pezeta.

2.469 bizilagun.

–  San Martin egunez, meza nagusian, Nemesio Etxanizek konposatutako ereserkia abestu zuen herriko koruak.

–   /

Bihar arte!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

Erantzun bat to “KORONABIRUSALDIA 41”

  1. Dionisio Etxeberria Aizpurua Erantzun 2020/04/23 at 19:54

    Eskerrikasko Jexux.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: