KORONABIRUSALDIA 38

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

38. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 21 izanik,  duela 52 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1968

– Besteak beste…

– Ilbeltzaren 21ean Zeruko Argia aldizkarian ATAUN gaitzat hartuta, izenperik gabe, “Sistema baten pean” “Erri kontzientzia dala ta…”, “Zenbait problema” eta “Kultura… giltza” izeneko artikuluak azaldu ziren; guztiak orrialde berean.

– Martxoaren 24an Guraso Elkartearen egoeraz kezkati mintzatu zen Jentil-Batza kronikaria Zeruko Argian.

– Apirilaren 7an Joxe Lasa Apalategik “Kristo bai, elizarik ez” artikulua idatzi zuen Zeruko Argian.

– Joxe Mari Dorronsoro Zeberio atxilotu zuten. Gaztelun bizi zen eta 27 urte zituen.

– Zeruko Argian Ataungo kronikak Beñat Munduatek eta Elias Goikoetxeak idazten zituzten Gentil-batza eta Jentil-batza ezizenez.

–  Isidor Baztarrikak “Aditza. El secreto del verbo vasco. Método del Nor-Nori-Nork” liburua argitaratu zuen Lazkaoko Beneditarrenean.

– Herriko eskola nazionalen azkeneko gelak itxi zituen gobernuak.

– Luzio Dorronsoro Elizalde hil zen 64 urterekin.

– Lukas Dorronsoro apaiza Zamorara deportatu zuten.

– Jesus Maria Galán Elgart zen udaletxeko idazkari.

– Gazte-jendea lanean ari zen Altzanipeko futbol-zelaia egiten.

– Praalata aldean basoa atera zen.

– Dunixi Barandiaran eraikitzailea Zaldibian etxeak egiten ari zen, Donostiako Grosen Dunixi zinema zuen eta  Novelty zineman  “Barandiaran” izeneko zine-kluba. .

– Benito Munduate Arruabarrena atxilotu egin zuten.

– La Voz de España egunkarian “Ataun, un pueblo que es un elogio a la cultura” eta “Baserritarra kultura bidean”  izeneko artikuluak idatzi zituen Enrike Zurutuzak.

–Estellesa-k Donostia-Ataun linea eten egin zuen, beste enpresa baten salaketa medio.

– (*) Zesta-puntistak:

.- AEB-tako Tampa-Floridako Jai-Alain jokatu zuen azkenekoz Jose Insausti Arratibel  “Insausti-k” Ataunen bizi zen olaberritarrak. 2012ko otsailaren 9an hil zen Tampan 74 urterekin.

.- Joan Inazio Goikoetxea Imaz ”Goico-k” Madrilen debutatu zuen.

.- Joan Mari Beitia Apaolaza “Urquiola” Mallorkako frontoian ari zen jokatzen.

.- Andoni Galparsoro Goikoetxea “Andoni” Zaragozan ari zen jokatzen  eta  1970era arte bertan jarraitu zuen.

.- Joxe Luix Imaz Begiristain “Renteria”. Aurrelaria. 1941eko abenduaren 13an jaio eta Errenteriara joan zen umetan. 1961-63ra arte Mallorcan jardun zuen; 1963-64an Zaragozan eta handik aurrera, 1971ra arte, Filipinetako Manilan; duela dozenaren bat urte hil zen.

       

   

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat