KORONABIRUSALDIA 39

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

39. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 22 izanik,  duela 53 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1967

– Besteak beste…

– Errege egunean ikastolak antolatutako jaialdia izan zen (dantzari, abeslari eta bertsolariak).

– Lehendabiziko mendi ibilaldi neurtua antolatu zen.

– Otsailaren 4an Joan Auzmendi Galparsoro hautatu zuten alkate; gainerako zinegotziak: Joxe Bikuña, Benito Goikoetxea, Inazio Munduate, Joxan Dorronsoro, Patxi Aizpurua, Patxi Agirre, Martin Barandiaran, Jexux Galparsoro eta Inazio Apalategi.

– Zeruko Argian Jentil-Batza taldeak orrialde osoko elkarrizketa egin zion alkate berriari.

– Manuel Lekuona Euskaltzainburu izendatu zutenez, Joxemiel Barandiaranek eta Imanol Apalategik zoriondu egin zuten.

–  Belgikako Libertas-en korritzen zuen Joxe Urrestarazu txirrindulariak.

– Ilbeltzaren 29an Donezteben jokatu zuen Latasak Martzelino Zeberio eta Arruizko Txikiaren aurka kana erdiko hamar enborretara; Latasa irabazle.

– “Tombola de caridad” jartzeko baimena eskatu zen azaroaren 10etik 27ra bitarterako. Agintarien baimena bazegoen arren, gotzainarena ere behar zen.

–  San Gregorioko jaietan Lizaso eta Mattin bertsolariak izan ziren.

– Azaroaren 10ean amaitu zuen Txutiturrietako iturria Barandiaranaundiko Pello Imazek; hurrengo urteko azaroaren 27an  hil zen 47 urterekin.

– Joan Arin Dorronsorori omenaldia egin zitzaion San Martinen.  Bitorrenean bazkaltzen 250en bat lagun. Iñaki Etxeberria Aizpuruak atera zituen argarkiak.

– Aiako jaietan, besteak beste,  txirrindularientzat VI. igoera, Azpillaga eta Lopategi, Oria anaiak,  Burunda orkestina…

–Sanmartinetan, besteak beste, ahari apustua, Euskal Abesti jaialdia: Telleria txistularia, Urretxindorrak, Lertxundi, Enrike Zelaia doinu-jolea eta Gazte-Berri zortzikotea.

– Udako egun batean  iluntzeko 09:00etan gazte batzuek plazan futbolean ari zirela eta “buila” handia sortzen zutela eta, aguazilak baloia kendu zien.

–   …/

Bihar arte!

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat