KORONABIRUSALDIA 37

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

37. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 20 izanik,  duela 51 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1969

– Besteak beste…

–  Joan Arin Dorronsorok 1969an “Contribución al estudio de la toponimia (Ataun)” idatzi zuen Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen buletinean.

– San Migel ikastola sortu zen San Gregorion.

– Dupale etxean ileapaindegia jartzeko baimena eskatu zuen Rafaelita Muñozek.

– Etxe-alain hozkailua jartzeko baimen-eskaera.

– Joanenean “bainugela” jartzeko baimen-eskaera.

– Peruenezar baserrikoek belar-zuloa jartzeko baimen-eskabidea.

– Gregorio Arratibel Altolagirre herriko, udaletxeko, eskoletako… argiteriaren arduradun izendatu zuten.

– Kantabriako Mogrovejon ETAkide batzuk atxilotu zituzten; tartean, 28 urteko Jone Dorronsoro Zeberio.

– Agorrean erori zen Kalbario Santuko ermitaren teilatua.

– Joxe Mari Agirre Eskisabeli epaiketa; ordurako alde eginda zegoen.  Egia garesti dala eta Ernesto izeneko olerkiak idatzi zituen Joan San Martinen  Uhin Berri 1964-1969 izeneko bilduman.

– Azkeneko urteotan Gaztela, Andaluzia, Extremadura e.a.-tik etorkin asko iristen ari zen.

– Agorraren 7an Azpeitiako Soreazu antzokian Joxemiel Barandiaranen hitzaldia egin zuen gazte-jende askoren aurrean; orrialde osoko kronika argitaratu zuen Zeruko Argiak.

– Agorraren 11n iluntzeko 09:00etan jendea izutzen ibili omen ziren 15 urte inguruko gazte batzuk izara zuriak jantzita eta suziriekin, herriko goardaren arabera.

–  Altzanipe, 1969  (Luis Peña Ganchegui arkitektoa).

 

 

 

 

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat