KORONABIRUSALDIA 36

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

36. eguna

– Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 19 izanik,  duela 50 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1970

– Besteak beste…

– Alberto Begiristain  Jaunaren deia aldizkarian latinezko testuak euskaraz argitaratzen ari zen.

– San Gregorioko hilerrira errepidea egiteko asmotan zebiltzan.

– Arrandegia jartzeko baimen-eskaera Eulojio Aldasorok.

– Astigarragako Antonenea etxea  “aurri “ deklaratu zuten; erabat erorita baitzegoen.

– Santos Mangado Ortega zen Arratetako harrobiaren ustiatzaile.

– 2.307 bizilagun.

– Zeruko Argia astekarian Iñaki Dorronsoro “Txapas” xabalina-jaurtitzaileari elkarrizketa egin zioten.

– Otsailaren 8an azaldu ziren, aspaldiko partez, Ataungo albisteak Zeruko Argia-n. Kronikariak Juan Joxe Goikoetxea eta Jexux Aizpurua “Kurtuitz” ezizenez; Jentil-Batza  taldea isilik baitzegoen.

–1949ko kintoen eguna: 11;30ean saloian Urtainen azkeneko 15 borrokaldiak ikusi, gero meza eta, amaitzeko, otordua Bitorrenean.

– Maiatzaren 4, 5 eta 6an Siadecoren hitzaldiak izan ziren saloian Herriaren Plangintza Orokorraz.

–Joxemiel Barandiaran euskaltzain oso izan arren, ez zen bileretara joaten eta Manuel Lekuonak jarraitzearen aldeko bozka bidali zuen.

– Herriko bi okin aberastuta geratu ziren, loteria zela eta; batentzat 10 eta bestearentzat 5 milioi.

– La Voz de Españak antolaturiko “Concurso de artistas noveles” delakoan  parte hartu zuen Mari Karmen Aierbek.

–Barandiarantxikiko Martin Barandiaranek Zabalegiko zuzendariari egindako elkarrizketa zekarren Zeruko Argia-k agorraren 13an.

–Abenduan Burgosko epaiketan Joxe Mari Dorronsoro Zeberio (abokatua Pedro Ruiz Balerdi)  eta Jone Dorronsoro Zeberio epaitu zituzten.

– “Estado de excepción” zela-eta, Oargi-Troskaeta elkartea itxita egon zen bi hilabetez.

–  ,,,/

Bihar arte!

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat