KORONABIRUSALDIA 35

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

35. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 18 izanik,  duela 49 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1971

–  Besteak beste…

– “Estado de excepción” amaituta, Oargi-Troskaeta elkartea martxan hasi zen. Eta Arrondoko  gazte-talde batek diru-laguntza eskatu zuen: elkartean sartzeko erantzun zitzaien. Udaletxera gutuna bidali zen, Limuritako kobaren egoera azalduz, harrobiko leherketak zirela-eta. Donostian Alemaniako Eugene Bëil kontsularekin harremanak izan ziren dokumental batzuk eskuratzearren.

– Patxi Baztarrika hasita zegoen Zeruko Argia-n idazten Trikuarrieta izenez.

– Joana Etxabe Etxeberria zen Paxkualiturriren garbitasuna e.a.ren arduradun.

– Etxe-alai azpian labea jartzeko baimen-eskaera.

– Sabina Apalategi Zurutuza maistra alkate 51 urterekin.

– Manresako ziklo-kros lasterketan Basualdo irabazle eta Julian Gurrutxaga 7.

– Maiatzaren 9ko Vuelta a Españako etapa (Iruñea-Donostia) Lizarrustitik sartu zen 16:04ean. Vianen herbeheretarrak irabazi zuen.

–Ekainaren 8an hasita harrobi gaineko Limuritako haitzuloan aritu zen indusketan Joxemiel Barandiaran herriko gazte batzuen laguntzaz; irailean izan zen bigarren saioa.

–Everesta joateko euskal espedizioa prestatzen ari ziren eta  Luis Domingo Uriarte mendizalea (Ataunen euskara ikasten ari zena) Nepalen izan zen aurre-informazioa eta baimenak lortzen. Han grabaturiko dokumentala  San Martingo saloian eman zuen ezkutuko primizian.

– San Martingo hilerrira errepidea egiteko asmoak.

– Azpeitiako Loiolan egin zen Ikastolen Batzarrean San Gregorioko ikastolaren bi ordezkari izan ziren.

–  …/

Bihar arte!

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat