KORONABIRUSALDIA 34

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

34. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 17 izanik,  duela 48 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1972

– Besteak beste…

– Joan Arin Dorronsoro apaiz eta ikertzailea hil zen.

– Joxemiel Barandiaran Obras Completas argitaratzen hasi zen.

– Buenos Aires-etik “Atauni begira bertsoak” izeneko bertso-sorta idatzi zuen Sabiagako Imanol Zurutuza Apalategi kaputxinoak.

– Aceros Y Fundiciones del Norte Pedro Orbegozo y Cia S.A.  enpresak lantokia jartzeko aukerak aztertzen ari ziren udaletxean.

– Magin Turu Pastalle katalana zen udaletxeko idazkari.

– Azintzio eta Manuel Aierbe anaiek azkeneko txondarra Praalatan egin zuten.

– Larresororen “Hizkuntza eta Pentsakera” liburuari buruzko kritika-artikulua idatzi zuen Jose Lasak.

– Julian Gurrutxaga ziklo-krosean zebilen.

– Maiatzaren 10ean Vuelta a España igaro zen 16:30ak aldera herritik Zangoza- Arrate etapan.

– Kaleko papertegietako zaborra Ordiziako basura-zaleek jasotzen zuten.

– Jefatura Provincial del Setvicio de Inspección y Asesoramiento de las Coroporaciones Locales-etik zera eskatu zuten: Ataun herriaren izena tildearekin edo gabe zen arrazoituta erantzuteko. Gabe zela erantzun zen.

– Mariano Pérezek “tiro de pichón” kaseta jartzeko baimena eskatu zuen eta Chu-Chu trena jartzeko Antonio Torresek.

– Udaletxean fotokopiagailua erosi zuten.

–  …/

Bihar arte!

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat