K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
31. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 14 izanik, duela 45 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1975
– Besteak beste…
– ETAko detenituen artean Martin Auzmendi Aierbe zegoen eta, besteak beste, Gabilleneko monjetan 10.000 folio harrapatzeaz akusatu zituzten.
– 26 lagun soldaduskako tailaketan.
– Oargi-Troskaetako lehendakari Jexux Aizpurua Barandiaran zen.
– Joxe Lasa Apalategik Goiz-Argi aldizkarian “Gau on gaua Ataun´en” izeneko artikulua idatzi zuen.
– Ataun izeneko monografia argitaratu zuen Aurrezki Kutxa Munizipalak. Azaroaren 10ean izan zen aurkezpena udaletxean Egileak: Joxantonio Imaz, Joan Joxe Goikoetxea, Jexux Aizpurua, Begoña Azpiroz, Benito Munduate eta Tomas Auzmendi. Euskaraz ezin zitekeela eta gaztelaniaz azaldu zen. Euskarazkoa 1978an plazaratu zen.
– Ekainaren 9ko gauean San Martingo plazan aparkaturik zeuden Transportes Galparsororen bi kamioi erre zituzten.
– T.O.P.-etik pasatu ziren Fermin Imaz Etxeberria eta Joan Goikoetxea Albisu.
– Abenduaren 1ean “euskal problematikaz” hitz egiteko Juan Carlos Erregeri audientzia eskatu zioten 30 lagunek, Joxemiel Barandiaran buru zela. Tartean ziren Migel Castells, Eduardo Chillida, Jesus Altuna, Jose Anjel Cuerda, Javier Yaben, Andoni Elizondo, Carlos Garaikoetxea, Luis Mitxelena, Jose A. Iribar, Julio Caro Baroja, Gabriel Celaya, Blas Otero e.a. Baina erantzunik jaso ez zutenez, 1976ko ilbeltzaren 16an berari esan behar ziotena jasotzen zuen komunikatua zabaldu egin zuten.
– Kalbario Santuko ermitaren teilatua erorita zegoen.
– Franco hil zela dolumin-gutuna bidali zuen udalak.
– Jesus Lasa Ibarguren “Jexux sakristaue” hil zen
– …/
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!