KORONABIRUSALDIA 30

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

30. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 13 izanik,  duela 44 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1976a

Besteak beste…

– Otsailaren 9an udalak Gobernuko presidenteari idatzi zion, AMNISTiA eskatuz.

– Jone Dorronsoro Zeberio Alcalá de Henares-eko kartzelan zegoen eta bere anaia Joxe Mari Kordoban,

– Goiburu ETAkideari atxiloketaren ondoren, Ataungo haitzulo batean lehergailuak, idazmakina bat eta 25.000 pezeta aurkitu omen zituen guardia zibilak.

– Maximo Aierbe atxilotuaren aldeko manifestaldia eta udaletxean plenoa.

Abenduaren 15ean “ Proyecto de Ley para la Reforma Política” erreferenduma. Emaitzak: BAI (42), EZ (1) eta ZURI (4) ; %6,15eko partaidetza; estatuko txikiena..

– Kaleko paperak:

          .- Mahaian egon behar zuten batzuek behartuta egon behar zutela adierazten zuen oharra.

          .-  Ataungo KASek “Ataungo kronika beltzari” (EIA) erantzunaz, euskaraz eta gaztelaniaz.

          .-  Ataungo herriari deia, Ataun liburuaren egileek.

– 20 lagun soldaduskako tailaketan.

– II. Alfabetatze-saioa izan zen Oargin.

– Joxe Mari Agirre Eskisabel erbestetik etorri zen; 1967a ezkeroz ihes eginda zegoen.

– Hernanin bildutako 17 alkateren komunikatua kontuan izanik, irailaren 10ean Hondarribian eta Pasaian izandako heriotzak salatuz komunikatua bidali zion gobernadore zibilari udalak

– Harrobiko leherketa handiak zirela eta,  Jentilbaratzako ingurua arriskuan jartzen zuela eta, Oargi- Troskaeta oharra helarazi zion udalari.

– Joxemiel Barandiaran 3. Jakintzaldian ekonomia, fueroak, estatutua eta ekonomia landu ziren mahai-inguru eta hitzaldietan : Zeberio, Eizmendi, Joan San Martin, Lizundia, Irigoien, Davant, Iaben, Zabaleta eta Eizagirre.  Jaialdian Maite Idirin, Pantxoa eta Peio, Antton Aranburu eta Laja eta Iturbide izan ziren. Hitzaldiak San Gregorion eta jaialdia Altzanipe zelaian.

– Mikel Ugalderen hitzaldia.

– Udalak “Herriko seme kuttun” izendatu zuen Joxemiel Barandiaran abenduaren 7an. Bileran ziren Sabina Zurutuza alkatea eta Auzmendi, Galparsoro, Etxeberria, Izagirre, Urbiztondo, Arin eta Begiristain zinegotzi; idazkaria López Bravo.

– 60 lagun ziren etxean Zeruko Argia hartzen zutenak.

-Uztailaren 21ean, 1876an fueroak kendu zituzteneko 100. urteurrena izanik, Bergaran izandako kontzentrazioan parte hartu zuen Ataungo udalak beste Euskal Herriko 68 udalekin batera; herriko bandera Sebastian Auzmendik eraman zuen.

– Azaroan Aranzadikoak Agautz inguruko leizeak ikertzen aritu ziren.

-Anaitasuna aldizkarian sarri idazten zuen Joxe Mari Zeberiok.

– Euskal Kazetaritzaren urtea izanik, Ataunen NONDIK aldizkaria sortu zen Oargi-Troskaetako bazkideei zuzenduta eta lehendabiziko bi aleak zabaldu ziren. 140 gazte zeuden elkartean.

– Sanmartiñak ekainaren 15ean egitea erabaki zuen udalak, Garaipen Jaiak izenez,  500 herritar eta gehiagoren eskabidez.

– Udalari euskara erabiltzeko eskatuz idatzia aurkeztu zen Oargi, Aizkoate, San Gregorioko liburutegia, Aiako gazteria, Guraso Elkartea eta Pelotazale elkarteen izenean.

-Frontoia egiteko eskatuz idatzia bidali zuten udaletxera Oargi, Aizkoate, Guraso elkarte eta Haurkide elkarteek..

–  /

 Bihar arte!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: