KORONABIRUSALDIA 32

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

32. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 15 izanik,  duela 46 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1974

Besteak beste…

Jakintza astea San Gregorion: Gorka Knörr, Pantxoa eta Peio, Oskarbi, Lupe, Joxe Mari Aranalde, Anjel Lertxundi (ez zen iritsi kontrolagatik),  liburu-azoka e.a.

Poliziak, besteak beste, Lurdes Auzmendi Aierbe atxilotu zuen.

Otsailean Tolosan Joxe Aierbek Arriari aizkoran eta korrikan irabazi egin zion, baina ekainean Arria nagusi. Aizkoran 6 minuturen aldea atera zion Arriak eta 8 kilometroetan ezin harrapatu.

Ekainaren 3an ETAk Manuel Vázquez Pérez guardia zibila galiziarra  hil zuen Mandaibietako zubi aldean. Lugoko San Roman de la Retoma herrikoa zen. Evaristo Garcia Sotelo eta Miguel Alonso Martín ziren beste guardia zibilak.

Ion Urzelai Imaz ETAko militantea, Aranon jaio eta Ataunen bizi izandakoa 14 urte bitartean. Uztailaren 6an alde egin zuen, preso zegoela, Donostiako ospitaletik eta irailaren 11n hil zuten Zorrozan guardia zibilarekin izandako aurrez aurrekoan.

Besteak beste, Diego Antonio Barandiaran Munduate, Sebastian Irastorza Arruabarrena, Bitor Izagirre Mendizabal eta Esteban Barandiaran Barandiaran. hil ziren.

Irailean Joxemiel Barandiaran I. Jakintzaldia antolatu zuen Oargi-Troskaetak. Hitzaldi eta mahai-inguruak nuklear-etxeak, bertsolaritza, gizartea eta teknikan inguruan.  13an San Martin elizan Benito Lertxundiren jaialdia eten egin zuen mozorrotutako batek. 28an Antxon Valverde, Xabier Lete eta Lazkano/Igartzabal bertsolariak izan ziren elizako jaialdian.

–  Marxisma eta nazional arazoa Euskal Herrian” izeneko liburua argitaratu zuten Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak  Baionan.

Guraso elkarteak eskola berria egiteko Luis Peña Ganchegui arkitektoari agindu zion proiektua egin zezan.

Joan Aldasoro Begiristain apaiza lan-istripuz hil zen  urriaren 9an. Zeruko Argia-n Imanol Lazkanok bertsoak jarri zizkion azaroaren 3an.

Legorretako Julian Garmendia “Kortatu-k” Donostia-Madril (470 km.) oinez egiteko asmoa zuen maiatzean eta diru-laguntza bila zebilela, Ataungo batek lagunduko ziola esan omen zion.

Joan Joxe Goikoetxea Etxeberria zen Oargi-Troskaetako lehendakari.

Goena  psikologoak sexualitateaz hitzaldia egin zuen.

Beasaingo Matias Salazarrek Pirinioei buruzko diapositibak bota zituen.

–  La Voz de España egunkaria euskara hutsezko orrialdea argitaratzen hasi zen; lehendabizikoan Enrike Zurutuzak Ariya eta Errecartechori elkarrizketa egin zien.

Lizardi etxea egiteko baimen-eskabidea udalari.

Lan Kide Aurrezkiak Joxe Migel Barandiaran saria iragarri zuen. Euskal Herriko Etnologia eta Prehistoria gaitzat zuela. Saria 100.000 pezeta.

Sanmartinetan: Endañeta,  Igartzabal, Lazkao-Txiki, Txomin Garmendia, Arozamena, Oria anaiak,  Erketz dantza-taldea, Los Zafiros e.a.

Bihar arte!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: