KORONABIRUSALDIA 29

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

29. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 12 izanik,  duela 43 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1977a

– Besteak beste…

– Apala Frantzian atxilotu eta manifestaldiak izan ziren askapena eskatuz.

– Zeruko Argia-n elkarrizketatu zituzten bere ama eta anaia Migel Mari.

– Robert Pastor-ek “Apala de maldito a héroe” liburua idatzi zuen.

–  Bergaran bildu ziren 43 alkateren manifestua bortizkeria guztiak salatuz  eta amnistia eskatuz (tartean Ataun).

–  Joxe Mari Dorronsoro Zeberio Kordobako kartzelan zegoela El País-ek elkarrizketatu zuen; ETAko izateari uko egiten ziola zioen.

–  Jone Dorronsoro Zeberio libre amnistia zela-eta.

–  Ekainaren 14an Joxe Mari Arruabarrena Esnaola libre irten Caravancheletik.

– 24 lagun soldaduskako tailaketan.

–  Arazurin amaitu zen Askatasun Martxa deitua. Amaierako ekitaldian azaldu ziren Burgosko epaiketan epaitu eta “estrainatuta” zeudenak (tartean Joxe Mari Dorronsoro Bruselan). Amaierako agirietako bat Migel Mari Apalategik irakurri zuen.

– Kongresurako hauteskundeak: EAJ (345), EE (171), ESB (70), GU (38), PSE-PSOE (16), DIV (10), PCE-EPK (7), FUT (3), ANV (2), AET (1) eta FDI (1).

– Imanol Apalategi “Aita Bonifazio Ataun” itzuli zen Argentinatik gerra ezkero erbestean egonda. 1965etik 1977ra arte “Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos-en” zuzendari izan zen.

El Marxismo y la cuestión nacional vasca” izeneko liburua plazaratu zuten Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak.

– GRAPOk Oriol y Villaescusa bahituaren truke, hainbat presoren (Burgosko epaiketakoak tartean; Joxe Mari Dorronsoro Zeberio) askapena eskatu zuen.

– I. kilometroak Lazkao  eta Beasain bitartean. Caja Laboral-aren kilometroa Joxemiel Barandiaranek egin zuen Senperetik Lazkaora (150.000 pezeta). Lazkaotik Beasainerako kilometroa, bestalde,  Orlatzako Alberto Begiristain beneditarrak .

– 1977ko otsailaren 23ko Kordobako Infanteria kuarteleko ordenenean hauxe zion: “1876. En la madrugada de este día, el Bon. de nuestro regimiento que no formaba parte de la escolta de S.M. el Rey, y que continuaba sus acciones en el Norte, ocupa en ATAUN un gran depósito de armas y municiones, dos cañones de gran calibre, todo el material de máquinas, caracteres y papeles de la titulada “Imprenta real”, varios fardos de vestuarios y alpargatas y destruyendo una fábrica de pólvora de los insurrectos”.

– 1977ko irailaren 24an Oargi atzeko gelan bailaran dagoeneko antolatzen ari ziren Herri Batzarra Ataunen ere osatzeko bilera egin zen; bertan hamabosten bat lagun elkartu ziren; sanmartindarrak, sangregoriotarrak eta aiatar bat.

– Udalak Joxemiel Barandiaran omendu zuen.

– 1950ean Leaburun idatzitako “Muslariak” izeneko antzezlan laburra argitaratu zuen Ioakin Dorronsorok.

– Udako Euskal Unibertsitatean “Ganaderitzaren posibilitateak” izeneko hitzaldia egin zuen Enrike Zurutuzak.

– Urriaren 20an izan zen lehendabiziko batzarra ELAren Graziñaberri etxeko egoitzan.

–          /

Bihar arte!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: