K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
28. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 11 izanik, duela 42 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1978a
– Besteak beste…
– Ekainaren 26an Fermin Arratibel Bikuña hil zen Beingo zelai aldean arma-istripuz 15 urte zituela.
– Diego Santillán eta Luis Galindoren “¿Por qué perdimos la guerra?” dokumentalean parte hartu zuen Sabiagako Imanol Apalategi “Aita Bonifazio Ataun-ek”, Tarradellasek, Manuel Irujok, Eduardo de Guzmánek, Julián Gorkinek, Aspiazuk, Sánchez Albornoz, Víctor Alba e.a. Bartzelonako Moratín zinean izan zen estreinaldia.
– Migel Anjel Apalategi Aierbe “Apala” Marseillako kartzelan zegoen Espainiak estradizioa eskatuta.
– Oargi-Troskaeta elkartean zuzendaritza berria, izandako gatazkaren ondoren.
– Donosti Aurrezki Kutxak bulegoa ireki zuen Anguloenea etxean; Rojelio Eskisabel izan zen lehendabiziko langilea.
– Joxemiel Barandiaran Eusko Ikaskuntzaren lehendakari eta EHU-ko “doctor honoris causa” izendatu zuten.
– Konstituzio-erreferenduma: BAI (50), EZ (322), ZURI (8) eta BG (5).
– 25 lagun soldaduskako tailaketan.
– Urte honetan jaiotakoak dira Asier Rodriguez alkate-ohia, Dioni Galparsoro txirrindularia, Egoitz Sukia futbolaria, e.a.
– …
Bihar arte!!!
No comments yet... Be the first to leave a reply!