K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
27. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 10 izanik, duela 41 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1979a
– Besteak beste…
– Lapurreta Kutxan: bi lagun armatuk 600.000 pezeta eraman zituzten, aurre hartan Ordizian harrapatutako Seat 1.430 batekin; autoa Lazkaon azaldu zen.
– Urriaren 5eko bileran izan ziren Inazio Aierbe, Joxe Bikuña, Patxi Dorronsoro, Iñaki Goikoetxea, Zelestino Agirre, Joan Inazio Begiristain, Beñat Munduate eta Pello Munduate; ezin etorria adierazi zuten Mikel Arratibel eta Iñaki Eskisabelek. Landu ziren gaien artean, eskola egiteko Gabilleneko lurrak nola eskuratu e.a. Bilera 21:00etan hasi eta 10:40an amaitu zen.
– Udala Gabilleneko lurrak erostekotan zebilen, eskola berria eraikitzeko.
– Udalak aktak eta abar euskaratzeko itzultzailea zuen urriaren 30etik.
– Lehendabiziko akta euskaraz 1979ko urriaren 5eko bilera ondoren idatzi zen
– Dunixi Barandiaran abuztuaren 1ean hil zen 52 urterekin Ez dok amairu eta euskal artisten mezenas. Etxe-eraikitzailea. Donostiako Grosen Dunixi izeneko zinema ere izan zuen.
– Oargi-Troskaetako zuzendaritza berriak NONDIK 3. alea argitaratu zuen.
– Argia-n Lurdes Auzmendik Joxemiel Barandiaran elkarrizketatu zuen.
– Erreferenduma Gernikako Estatutuaz: BAI (705), EZ (18), Zuri (8), BG (4). Partehartzea %47,12.
– Ataungo organoari buruz idatzi zuen Jose Maria Zapirain Marichalarrek Revista de Musicología aldizkarian.
– Jexux Arin eta beste 13 lagun Hautte Provence-ra deportatu zituzten.
– Guardia zibilak zionez, Ataunek ETAk 12 eskopeta harrapatu omen zituzten.
– Esteban Elizondok San Martin elizako organoak diskoa grabatu zuen apirilaren 10ean Bostongo ekoiztetxe baten eskariz eta 1981ean argitaratu zuten.
– ETAk Ordizian Dionisio Imaz Gorostiza hil zuen eta 1980an eta ondorioz, 1979an Txefe Sarasola komandoa detenitu zutenean, Agustin Imaz Sorozabalek ihes eginda zuen.
– Azaroaren 7an San Gregorioko eskolan Joxemiel Barandiaranen hitzaldia “Ataundarren sorrera eta bertako gizakia” gaitzat zuela.
– Lurdes Auzmendik Zeruko Argia-ko batzordeko zen eta bertan idazten zuen.
– Yokin Apalategik “Burnitik” izeneko poema liburua idatzi zuen.
– 18 lagun soldaduskako tailaketan.
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!