KORONABIRUSALDIA 26

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

26. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirillak 9 izanik,  duela 40 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1980a

Besteak beste…

– Azaroaren 12an, Espainia- Polonia telebistaz ematen ari ziren bitartean, Martinzarreneko  Miguel Zunzunegi Arratibel (56 urte) hil zuen ETAk.

– 14 lagun soldaduskako tailaketan.

–  Aiaiturrieta mankomunitatea osatzen zuten udalek (Ataun. Lazkano, Beasain eta Villafranca de Ordizia) bilera izan zuten uztailaren 18an.

–  Urretsumendiko bidea egiteko udaletxean bildu ziren Inazio Aierbe Apalategi alkatea, Zelestino Agirre  eta Juan Inazio Begiristain Barandiaran zinegotziak, Inozentzia Peñagarikano Bordagazteluaren jabea, Sorazabaleko Juan Barandiaran, Juan Mujika, Ramon Aierbe, Antonio Artza eta Daniel Munduate inguruko lur-jabeak. 600.000 pezetako aurrekontua zegoen eta udala 200.000 pezeta jartzeko prest zegoen.

– Urzelaieta etxean zen Kutxan izandako lapurretengatik, kanpoko atea giltzaz itxita izaten zuten eta bezero berri bat azaltzen zen bakoitzeko ireki.

– Indarkeria salatzeko 33 euskal intelektualen manifestua  izenpetu zuen Joxemiel Barandiaranek; tartean ziren Koldo Mitxelena, Julio Caro Baroja, Xabier Lete, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, Gregorio Monreal, Gabriel Celaya…

– Telefonika-kabina Alhondigaren ondoan zegoen.

– Plazaberrin izeiak aldatu berri zituzten.

–   Zumarragako trikitixaren disko berrian “Ataungo gazteak “ izeneko fandagoa entzun zitekeen.

– Eguzki Berri aldizkaria jaio zen.

– Kilometroak Tolosan. Aurkezpen-bileran zen Sarriarteko Patxi Agirre eta baita UEUren biltzarrean ere.

Bihar arte!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: