K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
25. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirillak 8 izanik, duela 39 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1981a
– Esteban Elizondok San Martin elizako organo barrokoan AEBtako Títanic Records etxearentzat grabatutako diskoa argitaratu zen.
-Jentilen Etorrera ikuskizuna jaio zen ekainean, 1976a ezkero San Martiñak ekainaren 15era aldatuta baitzeuden. Ekainaren 12an, ostiralez, Arratetatik plazara. Alkate Klaudio Barandiaran, bikario Joxan Munduate, Mikelats Joxe Bikuña, Errotako Antonio Altolagirre, Anttoni Lasa Ugaldekoa, Rakel Alkorta, Patxi Agirre, Lazkao-Txiki, Erramuna Auzmendi, Doroteo Barandiaran, Orlatzako Justina Zeberio, Martin Barandiaran…
– 22 lagun soldaduskako tailaketan.
– Jaiotzak (SM 9, SG 2 eta A 0). Heriotzak (SM 9, SG 7 eta A 3).
– Ordurako ICONAren esku zeuden Ataungo hainbat mendi (Aitzarte eta Martxaneta).
– 17an lagunek Atauni bira eman zioten; abuztuaren 22an arratsaldeko 15:45ean abiatu eta 20:25ean iritsi ziren Balankalekura. Biharamunean goizeko 09:15ean abiatu eta Markesanen gainetik Lizarrustiko Benta Ixabelera (15:45). Ondoren, Baiarrate, Errekabeltz, Aralegiko zelaia, Kobadi eta Lasarteko lepotik San Martingo plazara (19:00).
– NONDIK aldizkariaren 3 ale plazaratu ziren.
– C. Zudaire ikerlariak zionez, aipagarritzat jotzen du Ataunen eta, batik-bat, Aia auzoan zegoen odol berekoen arteko ezkontza edo nahasketa portzentaia handian.
– Ataungo artzainak Mendibilen, Doniturrietazpikoan, Pagaben, Arratebeltzen, Agautzen eta Andimendin zituzten saroiak.
– 1959 bizilagun.
– …
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!