K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
24. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirillak 7 izanik, duela 38 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1982a
– Besteak beste…
– Ilbeltzaren 15ean Batzokian hitzaldia egin zuen Manuel Lekuonak ”Euskal Herriaren nortasuna” gaiaz.
– Otsailaren 20an Oargiko mendizaleak Aizkoate mendian buzoia jarri zuten.
– 15 lagun soldaduskako tailaketan.
– Maiatzean Ataundik pasatzen zela eta, ELAko kartelak Korrika-2ko kartelez estalita azaldu ziren.
– Maximo Aierbek eta Jon Esturok “Xake” liburua argitaratu zuten Debako irakaskuntza eta kultur aurrerapenaren aldeko kultur elkartearen bidez.
– Ekaineko Garaipen jaiak. Aurrekontua 450.000 pezeta (udalak 250.000 pezeta). Hiru auzoetako IV. korrikaldia, Kixmi. Mixki eta Kaxkamelon pailazoak, herri-afarian Lazkao-Txiki, Amuriza eta Begiristain, Jentilen Etorrera (2.881 pezeta), jaialdia elizan, Koxka dantza-taldea (150.000 pezeta), Aizkoaten Lazkano eta Lasarte, EGAN dantza-taldea (80.000 pezeta) … aizkolariak, txirrindulari-proba 106 km. Afarirako txartelak: Txomiñoenean, Miraballesen, Kerejetaenean, Maritxuenean, Artzaenean, Botikan, Maitenean, Urbieta, Bitorrenean eta ikastolan.
– ETAk Rafael Abaitua industriaria bahituta zuela eta, uztailaren 14an Inazio Maria Arteaga Izagirre atxilotu zuten Behobian udaltzainei tiro egin eta gero; bezperan detenitu zuten berarekin zihoan polizia.
-Legebiltzarrerako hauteskundeak: HB (507), EAJ (476), EE-IPS(133), PSOE (15), PCE (3), UCD-PDP-PDL-AP (15).
– Azaroaren 13an Atsedentokiren inaugurazioa: Lizaso eta Agirre bertsotan(16.000 pezeta).
– Azaroaren 17an Ataungo zine elkarteak komunikatua zabaldu zuen.
– Abenduaren 10ean Jabier Zubizarretak 8 orrialdeko idatzia kaleratu zuen, zine-elkarteak herrian zabaldutako komunikatuari erantzunez.
– Argia-n Karlos Barrentsorok “Nondik Ataun? Hortik “Nondik!” izeneko artikulua argitaratu zuen.
– Abenduaren 23an Joxemiel Barandiaran Gipuzkoako seme kuttun izendatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.
-Hizkuntza-paisaia: “vado permanente”, “Ministerio de Vivienda”, “Sres de…(buzoietan), “Se prohibe la entrada” Aizkoaten eta Pelotazale elkarteetan e.a.
– NONDIK aldizkariaren 4 ale plazaratu ziren.
– Punto y Hora-n “Intzartzuko haitzak” izeneko artikulua azaldu zen.
– Jaiotzak (SM 14, SG 2 eta A 1). Heriotzak (SM 15, SG 7 eta A 1).
– …
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!