K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
23. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirillak 6 izanik, duela 37 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1983a
– Besteak beste…
– Otsailean elurra kaleraino astebetez.
– Patxi Ezkurdia apaizari omenaldia egin zitzaion San Martinen. Bertan izan ziren gotzaina eta 25 apez. Bitorrenean bazkaltzen 320 lagun.
– Arantzadikoak Arrateta kobazuloan izan ziren, 1975ean ataundar batzuek aurkitutakoa egiaztatzen.
– Ordiziako Dalton taldeak Jentilbaratzako eskalada-lekuaren planoa egin zuten; denbora luzez Bittorrene tabernako mostradorean egon zen.
– Kerejetaenea etxeko Jose Leon Lasa Apalategi hil zen Bilbon 58 urterekin. Kalonge izana. Ikastolen sorreran ibilitakoa. Idazlea. Euskarazaintzakoa.
– Bilbon Eusko Ikaskuntzaren IX. Kongresuan sarrera hitzaldia eta amaierakoa Joxemiel Barandiaranek egin zituen, elkartearen buru baitzen.
– NONDIK 12 eta NONDIK 13 aldizkariak plazaratu ziren
-Udal-hauteskundeak: HB-428 (4 zinegotzi), EAJ – 466 (4) eta EE-121 (1). Alkatea Iñaki Arin Baztarrika HB eta EEkoen botoez.
– Serafin Jaka udaletxeko idazkari berria.
– 15 lagun soldaduskako tailaketan.
– Jaiotzak (SM 10, SG 3 eta A 1). Heriotzak (SM 12, SG 9 eta A 3).
– Uholdeak: 1983ko abuztuaren 26ko kronika:
“Goizeko 08:00etan jendea azaltzen hasi da kalera. Ibaiak gainezka egin du Iztatorren. Izugarrizko euri-zaparrada ari du. Plazako zubia ia gainezka eginda. Kalakaseneko zubia ez da ikusten. Tailerreko zubia ur azpian. Bidartekoa eta Barretxekoa ere berdin. Urbitarte-Tablatik gora ezin da pasatu. Iztatorko hiru etxeak urez inguratuta daude. Aitzarteko bidea ia urak eraman du, metro beteko zuloak utziz. Kurtuizko bidea ibai da. Tomas txatar-zaleari erreka ixkinako kotxe zaharrak eraman dizkio urak.”
– …
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!