KORONABIRUSALDIA 22

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

22. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 5 izanik,  duela 36 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1984a

– Besteak beste…

–  Imanol Apalategi Zurutuza “Aita Bonifazio Ataun” hil zen Donostian.

–  Soldaduskara joateko 19 gazte tailatu ziren udaletxean.

–  Jaiotzak (SM 9, SG 2 eta A 1). Heriotzak (SM 12, SG 3 eta A 3).

– Umarkiko zubi berria egiteko egitasmoa.

–  Joxemartin Apalategi Begiristain Atauni buruzko etnografia-lana egiten ari zen, batez ere, Aian eta, bereziki Aiarre baserrikoekin.

– San Martingo organo barrokoan AEBtarako diskoa grabatu zuen Esteban Elizondok organo-jole zela Titanic Records etxeak.

– Urte Zahar bezperan PAGOA MARKES izeneko antzezlana eman zen San Martingo kalostraundian. Gidoilari Jon Aizpurua, teknika-buru Santi Etxeberria, musika Alberto eta Joxerra Gartzia eta aktore nagusi Txema Rodriguez eta Fermin Aramendi.

– San Gregorioko elizako artxiboa 1797-1984ra bitartekoa Donostiako eliza-artxibategian zegoen 7 kutxa eta 6 mikrofilm-karretetan.

– GALen mehatxuak jaso zituzten ataundar batek eta beasaindar batek gutun berean.

– Pyrenaica aldizkarian Aizarte izeneko lana argitaratu zen.

– Joxemiel Barandiaranek Legazpin hitzaldia egin zuen.

– NONDIK 14 plazaratu zen (200 pezeta). 104 orrialde eta, besteak beste,  Iñaki Arin alkateari elkarrizketa eta Joxemiel Barandiaran ikastetxearen inaugurazioa; orduko kronika zehatza Anguloeneko Joan Joxe Dorronsorok egin zuen.

– HABE aldizkarian Joxe Aierberi elkarrizketa “Jokoa ez da errenta” izenburuaz.

– La Vanguardia egunkarian honako iragarki hau zetorren: Ataunen 4.000 izei “excelesa” salgai; gaueko 08:00etatik 10:00etara deitzeko.

– ETA Arria komandoaren zuloetako bat  Ataunen aurkitu omen zuten.

Bihar arte

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: