KORONABIRUSALDIA 21

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

21. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 4 izanik,  duela 35 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1985a

– Jesus Mari Arteaga Izagirre Arartekoaren laguntzaile.

KORRIKA2 Ataundik Nafarroara igaro zen.

– Rojelio Eskisabel Zurutuza zen DV-ren berriemailea eta DEIA-koa Jexux Aizpurua Barandiaran.

Azaroaren 9an Real Madrid- Barça partida telebistaz ematen ari ziren bitartean Lizardiko garajean 8 autori gurpilak zulatu zizkieten; bigarren aldia omen zen.

– NONDIKa

– Ordiziako areto-futboleko txapelketan URBIETA jatetxea taldea osatzen zutenak: Jexux Eskisabel, Inazio Rezola, Fermin Aramendi, Jon Aizpurua, Jexux Munduate, Andres Arrondo, Joxan Fernandez, Niko Aizpurua eta Koldo Imaz.

– Soldaduskara joateko 19 gazte tailatu ziren udaletxean.

– NONDIK aldizkariak 34.884 pezetako diru-laguntza jaso zuen.

– NONDIK 15aren izenburu nagusia “FRONTOIA, BADA ERABAKITZEKO ORDUA!

– Euskadi mailako komiki eta fotografia mostran (20-26 urte bitartekoen artean) Joxerramon Agirre “Marron”ek lehen saria lortu zuen.

– Luziano Garate soinujoleak  lehen aldiz Ataunen 1949an jo zuela jakin genuen.

– Abenduaren 29an Joxemari Iparragirre antzezlana plazaratu zuten eskolako 6. mailako ikasleek Jexux Etxeberria Goikoetxea eta Pello Arrondo Sukiaren ardurapean.

– Patxi Apalategik Miguel Delibes-en “Cuentos antiguos de Castillas”  eta Victor Hugoren Bug-Jargal euskaratu zituen.

– ETAko ustezko izateagatik 17 lagun atxilotu zituzten.

– Iban Urdangarin bertsolaria jaio zen Aldarretazpiko baserrian.

“Euskal Herriko lurrerrien etnografia eta antropologia soziokulturala. Ataun-Aia” izeneko liburua plazaratu zuen Joxemartin Apalategik.

Patxi Ezkiaga Lasa legorretarrak irabazi zuen Euskaltzaindia-BBK saria Beldur naiz lanarekin. Ataungo mendiak oso gogoko zituen. Hona bertako poema bat Ataungo mendietan izenekoa:

Arastortzeko zumarra eroria

haize haserretuaren lekuko

ixil eta penatua…

Arastortzeko haize basatia

hodei erdituen ate itxia…

Arastortzeko artzain zaharra,

bakardade guztien esku luzatua,

gure bihotz urratuaren

mintzo trixte ta irria.

Bihar arte!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: