KORONABIRUSALDIA 20

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

20. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 3 izanik,  duela 34 urte apirileko kuntu atzuk dijoazkizue:

1986ko apirila

Besteak beste…

Graziaeneberriko Joxanjel Agirre Lizartza datorren urtean apaiz egiteko asmotan zebilen.

Zuhaitz-aldaketak:

          .-Bedamaburuko mintegietan 200 larizio, 300 pago eta 500 douglas-izei.

          .- Erremedio aldean udazkenean izandako sute-gunean  4.000 haritz  2.400 pago eta 5.700 larizio.

          .- Marumendin 500 larizio eta 200 pago.

          .- Oiduegi goienean Ataunek 100 lizar landatu behar zituen.

Pili Arin Baztarrikak “Ataungo jolas tradizionalak” izeneko liburua kaleratu zuen.

– Udaletxean Fermin Arreseren ordez, Nekane Etxeberria izango zen EAJren ordezkari.

– Aspaldian lozorroan egon ondoren, frontoiaren inguruan laster Nondik aldizkariaren ale berezia izango ote zen hotsa zegoen.

Zortzi basomutil behar ziren 6 hilabeterako (67.118 pezeta gordin); 6 lagun 25 urtez azpikoak eta beste biak 25-30 urte bitartekoak.

Lazkaotegiko Amaia Oiarbide Euskal Herriko txapeldun pisu-jaurtiketan (10, 57 m.).

– Eskolako neskatoak Goierriko txapeldun futbolean.

– Joxe Aierbek apustua izan zuen Tolosan Naparra eta Elorriagaren aurka.

– Joan Migel Begiristain “Aita Alberto” edo “Olatzako praillea” hil zen 90 urterekin; Errenaga mendiko Igaratzako baselizako kaperau izan zen.

– Elurra kaleraino egunetan.

Bihar arte!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: