KORONABIRUSALDIA 13

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

13. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur martxok 27 izanik, oaiñ dala 27 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1993ko martxoa

– Besteak beste…

– 6an Egunkaria-n Perueneberriko Joxe Mari Barandiaran elkarrizketatu zuten.

– 6an Joan Etxeberria Aranzastiren (68 urte) aldeko meza izan zen.

– 23an San Martingo parrokiaren kontseilu-bilera izan zen.

– 52 langabetu.

– Elur-aztarnak baziren bazterretan. Bideak itxita eta telebista, nahiz zabor-bilketa, besteak beste etenda izan ziren.

– Iker Sukia pisu-jaurtilaria Espainiako txapeldun Valentzian.

– Joxe Ramon Agirre “Marron” Nepal aldean zen Everest igo asmoz.

– Liburutegi-zaintzarako bi lagun aurkeztu ziren.

– Egizan-ek emakumezkoek egindako esku-lanekin erakusketa antolatu zuen.

– Oargin “Acusados” filma eman zuten.

– Pedro Zurutuza Arregi (73 urte) hil zen Beasainen.

– Iñigo Goikoetxea Mujikak hartu zuen liburutegi-zaintzaren ardura.

– HB-k errekaldeko oinezko bidearen eskaera egin zuen.

–19an Ataungo Pakearen Aldeko Taldeak deitutako bilkura isila bezperan Donostian hildako Emilio Castillo López de la Franca guardia zibilaren heriotza salatzeko.

– Atentatuz hildako Emilio Castilloren hiletan Bartolo Auzmendi apaizak Aita Gurea euskaraz errezatu izanak zeresan franko sortu zuen komunikabideetan

– 27an Irene Izagirre Galparsoro moja hil zen Donostian.

–  San Gregorioko frontoia egiteko Fede Madariaga arkitektoaren proiektuaren zain zegoen udala.

– Oargik XXIV. futbol txapelketa antolatu zuen. Taldeak: Ajax, Duplek III, Garoa, Hamairu, Paltsok eta Pirrikok.

– Kutxa astelehen arratsaldeetan ere irekita.

– Enrike Telleria Arratibel zen Gipuzkoako mediku-elkartearen lehendakari.

Bihar arte!!!

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi iruzkina