K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
12. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur martxok 26 izanik, oaiñ dala 26 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1994ko martxoa
– Besteak beste…
– Kaleko paperak:
.- Ahuntzen inguruko tiroketaz Herri Batasunaren agiria.
– DV-ko herriko berri-emaile Joxe Begiristain zen.
– Haurrentzako atletismo premiaz kezkatuta eskolako gurasoak.
– Iker Sukia pisu-jaurtiketan markak hausten ari zen, bai Euskadikoa eta baita Espainiakoa ere.
– 68 lagun langabezian.
– Goizeder Larrarte Gipuzkoako azpi-txapeldun 60 metrotan.
– Joan zen hilean Foru Aldundiko mendizainek basurdeak harrapatzeko zazpi lakio atzeman zituzten.
– Joxe Mari Agirre Eskisabel EUSTATeko zuzendari zen.
– Iñigo Goikoetxea Mujika, intsumisoa, epaitu zuten.
– Birziklatzeari buruz hitzaldia udalak Sasieta Mankomunitatearekin batera antolatuta.
– Ezkion berriro jendea biltzen hasita zegoen. Inazio Munduate apaiz ataundarrak ez zien onespenik ematen Ama birjinaren agerpenei.
– Nekazal-turismo etxea ireki zuten Aldarretazpiko baserrian; Maitere Lardizabal zen arduradun (lau logela).
– Euskararen ezagutza Ataunen (1.715 bizilagun, 1.647 euskaldun, 48 ia euskaldun eta 20 erdaldun).
– Lizarrustin Goimen-ekoek jasotako zaborra:
.- Kamioien bi gurpil, frigorifikoa, motozerra, hiru bidoi handi, bi aulki, bi mahai, bi telebista e.a.
– Herriko hiru hilerrietan prest zeuden hilobi-txoko edo nitxoak. Ordu ezkero, ez zen inor lurperatuko.
– Telefonoen Ataungo zenbakiaren hasera 88a izan ordez, aurrerantz, 18a izango zen
– Joxe Begiristain zen Goierritarra aldizkariko berri-emailea.
– Hildakoak:
.- Beasainen Jexux Barandiaran Etxeberria (86 urte).
.- Joxe Antonio Mujika Zeberio (70 urte).
.- Auzoeta frontoian 72 neska-mutil ari ziren pilota-eskolan.
– Dioni Galparsoro txirrindularia irabazle Zarautzen.
– Aralar Natur Parke izendatzeko bidean zegoen.
– …/
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!