K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
14. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur martxok 28 izanik, oaiñ dala 28 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1992ko martxoa
– Besteak beste…
– 1ean apirilean Amezketako Aitzorrotz aldean eskalatzen ari zela izandako istripuz hil zen Aitor Munduate Bolinagaren (23 urte) hileta izan zen igandez.
– 6an hil zen Beasainen Maria Eujenia Dorronsoro 78 urterekin.
– Udaletxeko ganbaran zeuden antzinako bi mahai udalak gordailu gisa Arartekoari uztea erabaki ondoren, HB-ko 4 zinegotziak mahaiei lotuta jarri ziren.
– San Gregorioko frontoia, artean, egiteko zegoen.
– Lander Imazen ordez Migel Arratibelek hartu zuen zinegotzi-kargua.
– II. Gerriko ikerlan-sariak-en liburuan Ainhoa Galparsororen eta Josune Zalduaren lanak argitaratu ziren.
– 1.708 bizilagun.
– Sagrario Eskisabel alkatea haserre zen NONDIK-en egin zioten elkarrizketan zioena esan ez zuelako.
– Erre berri zen Andraleizeta baserrikoei laguntza emateko antolatutako taldea etxe-erre eskea egin zuten.
– Altzanipeko zelaian babes sozialeko etxe berriak egin asmo zirenez, futbol-zelai berria nahi zuen Ataun Futbol taldekoek; 400 bazkide omen zituen.
– Rejional mailako futbol-txapelketan Ataun 15. zihoan.
– Udal-liburutegiak urtebete zeraman irekita.
– Postari berria izango ote zen hotsa zegoen. San Martinen, orain arte, Ima Aramendi eta San Gregorion Kruzito Etxeberriak egiten zuten gutun-banaketa.
– Dagoeneko, Kamiotik Artzateberriraino iritsita zeuden bidearen berritze-lanak.
– Munduko piano-jolerik onenetakoa zen Sviatoslav Richter ukraniarrak 17an Donostian kontzertua eman behar zuen eta, bide batez, Ataunen izan zen; Ubarrieta tabernan ikusi zuten.
– 24an Gasteizen hil zen Isidro Baztarrika Munduate beneditarra 60 urterekin.
– 16 urtetik gorakoentzat gimnasia-saioak ematen hasi zen Auzoetan Jon Etxeberria.
– Futbol taldea osatzen ari zen; Jon Aizpurua hiru hilabetez min hartuta egon ondoren eta Iñaki Rezola ere jokatzen hasi ziren Azkoitian (0-0).
– Donostian bizi ziren 100en bat ataundarrek otordua egin zuten elkarrekin.
– Kaleko paperak:
.- K.A.S.-en komunikatua Iparraldean izandako atxiloketez.
– Ergoienako Urbitarten sagardotegia ireki zuten Demetriok eta Itziar amezketarrek.
– Xabierrerako txangoa iragarri zen apirilerako. Busa 07:30ean. Joan-etorria eta otorduak (1.750 pezeta).
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!