K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
11. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur martxok 25 izanik, oaiñ dala 25 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1995eko martxoa
– Besteak beste…
– Eguzki Berri eskolako aldizkariaren 41. alea kaleratu zen.
– 22an Urreta edo Lukaseneko Aurelia Urrestarazu Lasa hil zen 51 urterekin.
– Maiatzeko udal-hauteskundeetarako zurrumurruak: EAJ eta EUE ez zirela alderdi gisa aurkeztuko.
– Joxe Ramon Agirre “Marron” elkarrizketatu zuten HABE aldizkarian “Lurra, Euskal Espedizioa” izeneko egitasmoa (Everest – Kilimanjaro – McKinley – Elbruz – Vinson – Aconcagua) burutu ondoren.
–Bi urte konpontzen igaro ondoren, San Martin elizako organoa berriro entzuteko aukera izango zela laster uste zen; Bartzelonako Arrizabalaga enpresa ari zen zahar-berritzen. 22 milioi kostatu zen eta Foru Aldundiak ordaindu zuen.
–Hilaren lehendabiziko asteazkenean Ordiziako ferian saldutako Ataungo udaberriko zizak: kiloa 16.000 pezeta.
–Legazpin hil zen Atalluko Kontxita Etxeberria Auzmendi 75 urterekin.
– DV-n Lauztiazpiko Xepeiño Auzmendi perretxiko-biltzailearen (53 urte eta Caf-eko guarda) inguruko erreportajea.
– 4an Dv-n azaldu zen Joakin Aldabe Lareon iaz harrapatutako 4,250 gramoko amuarrainarekin.
– ETB1n 13:25ean Eguzki Lore saioan “Barandiaranen ondarea” izeneko dokumentala izan zen ikusgai.
– EAJ-k Eibarren antolatutako Gipuzkoa 95-99 saioan Patxi Baztarrika, Joxe Mari Agirre eta Martin Auzmendi izan ziren.
– Ertzillegiko Marisol Eskisabel Orly hoteleko Enara sukaldeko zuzendaritzan zegoen.
– Egunkaria-n Koldo Aldaberen erreportajea agertu zen “Negoziaziorako ordua” izenburuarekin.
–Martxoaren 7an izandako osoko bilkuran HB-k aurkeztutako “Emakumeek jasan behar izaten dituzten bortxakeria eta tratu txarrak” izeneko mozioa ez zen onartu. Aldeko botoak Joxemari Urdangarin, Martxel Mendizabal, Mitxel Auzmendi eta Pello Auzmendik eta aurkakoak, Sagrario Eskisabel, Aitor Auzmendi, Fermin Arrese, Inazio Auzmendi eta Migel Arratibelenak izan ziren, mozioan eskatzen ziren zerbitzuak jadanik Ataungo udalak eskaintzen zituela argudiatuz.
– Iker Sukia Espainiako txapeldun pisu-jaurtiketan Bartzelonan (15,96 m.).
– Begoeneko Joxemari Zeberio zen Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza politikaren zuzendari.
– Besteak beste, Ataunen eta Azkoitian ba omen ziren kiwi-arbolak.
–Goierritarra aldizkariaren Ataungo berriemaile izan zen Joxe Begiristain Aizpuruaren ordez, Jon Aizpurua Barandiaranek heldu zion eginkizunari.
– Goierriko Herrien Ekintza Fundazioaren zuzendaritza utzi egin zuen Joan Manuel Barandiaran Etxeberriak.
– Lizarrustiko Kamiño-etxearen kostua: 60 milioi.
– San Gregorioko frontoiak bukatzear behar zuen.
– Sarastarrira mendi-ibilaldia.
– Udal-hauteskundeei begira Herrigintza taldea aurkeztu zen 24an San Martinen eta 25ean San Gregorio eta Aian.
– Urbieta jatetxean eguneko otorduak 750 pezeta balio zituen.
– Beasaingo Generali aseguru-etxearen buru Iñaki Arin Baztarrika zen.
– Goierritarra aldizkariaren 67. alean Fermin Jauregi albaitariaren iritzi batzuk azaldu ziren.
– Joxerramun Munduate zen DV-ko kronikaria.
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!