KORONABIRUSALDIA 10

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

10. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur martxok 24 izanik, oaiñ dala 24 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1996ko martxoa

– Besteak beste…

– Jose Maria Aldaia enpresari bahituaren askatasuna eskatzeko Alditrans lantokiaren aurrean elkartzen ziren Lazkao, Idiazabal, Ordizia, Segura, Zegama, ATAUN, Zerain, Gabiria eta Beasaingo alkateak.

– Iker Sukiak 16,44 m. bota zuen pisua.

– Zikloturistek 26 etapa prestatu zituzten denboraldirako; lehendabiziko Amezketara.

– 75 langabetu.

–  Gorteetarako emaitzak: HB (453), EAJ (285), EA(240), PSE-EE (21), PP (7), IU (6)…

–  Eskolako haurrak Erniora joan ziren.

– Lareoko urtegian arrantza-lehiaketan izan zen.

–  Zubikoeta aldean gasolindegia egiteko lanak hasi ziren.

– 2an Aranzadiko espeleologoak Patatasorogueneko leizean izan ziren.

– 1996ko martxoaren 4a:  Aldaia eta Ortega Lararen bahiketak salatzeko 15 minutuko bilkura isila.

– 1996ko martxoaren 5a:  Irunen hildako Ramón Doral Trabadelo ertzainaren heriotza salatzeko.  Udaletxean bilera presoei buruzko mozioaz eta atzo Irunen hildako Montxo Doral Trabadelo ertzainaren heriotza salatzeko.

– 1996ko martxoaren 11, 18 eta 25ean :  Aldaia eta Ortega Lararen bahiketak salatzeko bilkura isilak Ataungo deituta.

– Artadi elkartearen I. aste kulturala: 15ean Altsasuko bake akordioaren aurkezpena (AABB, ELKARRI eta Senideak) e.a.

–  Kaleko paperak:

         .- “20 ordu bakearen aldeko” izeneko agiria zabaldu zen Jose Maria Aldaiaren bahiketa zela-eta.

         .- Ataungo Pakearen Aldeko Taldeak Ordizian izango zen itxialdirako deia egin zuen.

– 24an Tolosan Lizarrustitik Baraibar arteko eskiz egindako zeharkaldiaren inguruko bideoa eman zuten.

– GOIEKIn Ataungo udalaren ordezkari Aitor Auzmendi alkatea zen.

– Hildakoak:

         .- Aranberriko Bixenta Munduate Imaz hil zen Urretxun 86 urterekin.

                        .- Klaudio Barandiaran Begiristain 65 urterekin.

         .- Maximo Aierbe Barandiaran 70 urterekin.

         .- Mariano Larrea Leonet 89 urterekin.

         .- Zelestino Albisu Zurutuza hil zen 59 urterekin.

         .- Martin Baztarrika Galparsoro 71 urterekin.

         .- Frantziska Munduate Imaz 83 urterekin.

         .- Doroteo Barandiaran Zurutuza hil zen 80 urterekin.

– Ustatso-aitzera mendi ibilaldia.

– Bi langileren premian zen udala.

– Andorran izan ziren korritzen Josu Arrondo, Itsaso Agirre, Beatriz Barriola eta Xabi Gonzalez.

– Arrate Auzmendi haurra auto batek harrapatu zuen.

– Ia 130 milioiko aurrekontua udalak.

– San Martingo futbol-zelaiko 6.180 metro karratu Eusko Jaurlaritzari eman zitzaizkion dohainik etxe-bizitzak egiteko.

– Joxe Luix Kerejetak, ordu-aldaketa zela-eta, zintzo asko aldatu zuen ordua San Martingo kanpandorrean bertan.

– Joan Barandiaran Arzari Aietsu aldeko iturri batez baliatzeko baimena eman zitzaion.

–  …/

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat