KORONABIRUSALDIA 9

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on !!

9. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur martxok 23 izanik, oaiñ dala 23 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1997ko martxoa

–  Besteak beste…

2ko iragarkia: Plazako babes ofizialeko etxe-bizitzak (garajea eta trastelekua barne) 8.950.000 pezeta.

3an Odol-ematea izan zen Oargin.

6an Jokin Apalategik zioen: “Xabier Palaciosek Gasteizen aurkitu duen Rouseau-ren eskuizkribua testu zoragarria da”.

Herri Batasunak 7rako greba orokorra deitu zuen.

 

8an Arantzarurako bidaia izan zen.

9an Jose Antonio Pagolaren artikuluan Ataungo erretore izan zen Jexux Jauregi apaiza aipatu zuen; otsailaren 24an hil zen.

10ean udaletxean aurkeztu zen  Ataunen ziren gabeziak eta etorkizunen egitasmoak aztertzeko sortu ziren lan-taldeen emaitzak (32 orrialdeko ekintza-plana); 18 lagun elkartu ziren.

Kaleko paperak:

       .- 7an Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundearen agiria: “Mikel Otegi aske uztearen erabakiaren balorapena”.

       .- 10ean Goierriko Herri Batasunaren agiria: Idiazabalgo bi zinegotzik eta hainbat militantek jasaniko lintxamendua…”.

10ean asteroko azoka izan zen San Martinen.

 

13an Aldasoroeneko Ramon Aldasoro Munduate hil zen 83 urterekin.

14an Korrika10 Arantzazura iritsi zen. Euskadi Irratiaren berri-emaile Jon Aizpurua.

14tik 16ra I. kultur astea Artadi eta Pelotazale elkarteek antolaturik.

Udalak argazki-lehiaketarako deialdia egin zuen.

Beasaingo idatz-lehiaketan irabazle, besteak beste, Auritz Mendizabal, Igaratza Goikoetxea, Ihintza Barandiaran…

16an Lareoko urtegia (%88,72).

 

19an Don Iñigo de Arteaga y Falguera, Duque del Infantado  -ataundarrontzat “Markesa”- hil zen Marbellan 89 urterekin.

19an Joxe Arratibelek “Erramun eta Mirentxu” liburua aurkeztu zuen.

–  Aralarko Parke Naturala ikusteko bisita gidatuak izan ziren  Josune Aldaberen gidaritza pean.

23an San Martingo plazatik Donostiako manifestaldirako autobusa antolatu zen Ortega Lara eta Delclaux bahituen askapena eskatzeko.

23an Ataungo Mendizaleak taldeak antolatuta Ganbo mendira txangoa izan zen.

 

25an Jon Gorrotxategiren hitzaldia autodeterminazioaz HBk antolatuta San Gregorion.

Udalak margolaritza, sukaldaritza eta zeramika ikastaroak antolatu zituen.

–  1992an sortu zen Ataungo Pakea Pakezko Bidetik gizarte-mugimenduak burututako 15 minutuko bilkura isilak:

       .- 3an eta 7an: Ortega Lararen bahiketa salatzeko.

       .- 12an: Ortega Lararen bahiketa eta Donostian hildako Javier Gomez Elosegiren heriotza salatzeko.

       .- 17an: Ortega Lararen bahiketa salatzeko.

Bihar arte!!!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: