KORONABIRUSALDIA 8

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

8. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzeko, gaur martxok 22 izanik, oaiñ dala 22 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1998ko martxoa

– Besteak beste…

–  Ataun-Urbietan Oliver-en aurka 3-4 irabazi zuen futbolean.

– 1.568 bizilagun (SMen 1.020, SGn 401 eta Aian 147).

–Herriko jaietarako diru-banatu egin zuen udalak: SM 1.785.902 pezeta, SG 1.127.215 pezeta eta Aia 840.093 pezeta). Sanjoanak 160.000 pezeta, Sanixidroak 150.000 pezeta, Sanpedroak 27.000 pezeta, Arantzamendiko erromeria 27.000 pezeta…

– Udaletxeko ganbaran arrantzaleen bilera. Batzordekoak Joxe Jabier Munduate, Gregorio Aizpurua, Joxe Luix Imaz eta Joakin Aldabe ziren.

– Marta Agirrezabalaren hitzaldia Oargin “Emakumearen garrantzia Euskal Herrian” gai hartuta

–  Ataun Kirol Elkarteak antolatuta 38. mendi ibilaldia Olata ingurutik zehar.

– Herriko pagadien egoerarekin kezkaturik zegoen udala.

– Lurdes Auzmendi EIZIEko buru  zen.

–Lareon egin asmo ziren txabola turistikoen gainean eztabaida.

– Iñaxito Aierberen alde barrikotea izan zen San Gregorioko frontoian (2.500 pezeta).

– Maritxu Kerejeta Oharritxena (74 urte) hil zen.

– Maria Kruz Galparsoro hil zen.

–Eskola inguruan semaforoa laster izango ote zen hotsa zabaldu zen.

– Argazki lehiaketa eta IV. Ataun aztergai beka deitu zituen udalak.

– Atsedentokiko emaitzak: igelean Julian Imaz, potean Antonio Goikoetxea, tokan Felix Eskisabel, musean 4 erregetara Bixente Goikoetxea eta Joan Goikoetxea, seiko urrean Martin Aldasoro eta Rufina Begiristain, tutean Blaxa Aierdi eta Inazio Etxeberria, eskoban Antonio Goikoetxea eta Joxepa Etxeberria, musean 8 erregetara Miel Arratibel eta Joxe Sanpedro eta punttuan Bixente Matxain eta Pako Agirre.

– “Euskal abizenak euskal grafiaz” kanpaina bultzatu zuen udalak.

– Felixa Auzmendi Arratibel hil zen Ibarran 72 urterekin.      

– Herrian trafiko-istripua izan zen 3 ibilgailuren artean eta ataundar emakumezko bat zauritu zen.

– ETBko “La noche de..” programan audio-lanak Lander Imazek egiten zituen.

-Euskadi Irratian Jon Aizpuruak “Salako leihoa” programa aurkezten zuen.

-Goierritarra elkarteko bazkideen artean azaltzen ziren Agustin Munduate Zurutuza, Pepi Aizpurua, Agautz trikitilari taldea, Margari Agirre, Jon Aizpurua…

-Gomensoroko Teodora Imaz Imaz hil zen.

-Kaxioren X. urteurrena  ospatu zuen Herri Batasunak.

– Aizkoate elkartean mus-txapelketa.

– Aringo Joxepa Zurutuza Altolagirre hil zen 85 urterekin.

-Joxe Ramon Agirre “Marron-ek” eta Harkaitz Cano idazleak K2ri buruzko diaporama egin zuten elkarrekin.

-Maizpide euskaltegiaren aldizkarian Goieki-ko zuzendari zen Joan Manuel Barandiaran eta Joxemartin Apalategi elkarrizketatu zituzten. 

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat