KORONABIRUSALDIA 7

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

7. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzeko, gaur martxok 21 izanik, oaiñ dala 21 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

1999ko martxoa

– Argazki-lehiaketa eta Ataun aztergai bekarako deialdiak egin zituen udalak.

– Ataun Generalik 2-1 galdu zuen Ibarrako Lauburu taldearen aurka.

– Udalaren agiria: HABEko ikasle euskaldun berriak etxean hartzeko familiak behar ziren uztail eta irailerako 75.000 pezetaren truke.

– Herri Batasunaren prentsaurrekoa presoen inguruan Donostian; Karmele Aierbek hitz egin zuen.

– Elkar eta Zabaltzen fundazio bihurtzeko prozesuan istilu larriak izan ziren:  Jokin Apalategi Begiristain eta Paulo Iztueta Elkar argitaletxeko akzioen %40aren jabe ziren.

– Zerbitzu Publikoko Euskal Telebista aldarrikatuz manifestua  plazaratu zuten hainbat idazle, kazetari eta abarrek; tartean Santi Etxeberriak.

– San Gregorioko plazan manifestaldia izan zen presoen inguruan Gestora, Senideak, Jarrai, HB, Aiako auzo batzarra eta Agautz trikitilari taldeak deituta eta Joxemiel Barandiaran Ikastetxeko Eskola Kontseiluak babestuta.

– Patxi Ormazabal Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailburuak Zelaietako babes ofizialeko 32 etxebizitza ikusi zituen.

– Agauntza kirol elkartearen lehen irteera iragarri zen.

– Gipuzkoako mendi-guardek Sakanako 32 ahuntz   hil izana  salatu zuten Etxarriko hiru ganaduzalek.

– DV-n Joanito Dorronsoro bertso-doinuetan aditua elkarrizketatu zuten.

– Iker Sukia pisu-jaurtitzaileak Euskadiko errekorra hautsi zuen.

– Josefa Barandiaran Apalategi hil zen.

– Aiako Eskoletxeko Josefa Munduate Auzmendi hil zen 68 urterekin.

– Pedro Mari Auzmendi Maiza hil zen Beasainen 40 urterekin.

– Herri-arteko pilota txapelketan parte hartu behar omen zuen Ataunek.

– Rikardo Kazetari Saria iragarri zen Andoainen; tartean zen Patxi Baztarrika.

– San Martingo (16.996.692 pezeta) eta San Gregorioko (13.554.584 pezeta) mediku-etxeak  enkantean jarriko zirela jakinarazi zuen udalak.

– Joana Arratibel Arratibel Donostian hil zen 85 urterekin.

– Jone Arratibel Apalategi Donostian hil zen.

– Magdalena Aldasoro Auzmendi Ordizian hil zen 88 urterekin.

– Joxe Munduate bertsolaria Añorgako Orixe sariko finalean sartu zen.

– Udalak kanpo-lan eta konponketatarako langile bat behar zuela iragarri zuen.

– Lizarrustiko mikelete-etxea aterpetxe bihurtuko zela zioen Luis Mari Bandres Foru Aldundiaren bozeramaileak.

– Lukas Dorronsoro elkarrizketa zuten Egunkarian.

– Aizkoate elkartean mus-txapelketa eta bertso-afaria zeuden iragarrita.

– Joanito Dorronsoro telebistan Hitzetik Hortzera saioan.

– Herri Antzokia Construcciones Trati enpresari esleitu zitzaion (54.686.139 pezeta).

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: