KORONABIRUSALDIA 6

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

6. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa berritzeko asmoz, gaur martxok 20 izanik, oaiñ dala 20 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:

2000ko martxoa                                                                                                                                                                    Besteak beste…

–   Aloskako Antonia Etxeberria Arratibel hil zen 67 urterekin.

–   San Gregoriotik ur zikinak bideratzeko hodia sartzen ari ziren.

–   Zuhaitz eguna San Gregorioko Elizondon egin zen eskolako guraso elkarteak antolaturik eta ondoren haurrek egindako lanen erakusketa izan zen.

–   Atsedentokiko urteroko jokoak abian ziren. Irabazleak: tokan Jokin Aldabe, botean Antonio Goikoetxea, zapoan Julian Imaz, musean Jazinto Begiristain eta Joakin Aizpurua, Rufina Urbiztondo eta Ana Mari Crespo,  seiko urrean Teodora Urbiztondo eta Pilar Larrea eta tutean Blasa Aierdi eta Inazio Etxeberria.

–  Karlos Ioldi gose greban zegoen.

–  Jose Ramon Agirre “Marron” mendizaleak Nepali buruzko ikus-entzunezkoa eman zuen Olaberrian.

–  Otsoa irratian Txiki Begiristain elkarrizketatu zuten.

–  Graziñaberri, Graziñazar eta Bikarioetxearen orubeetan 23 etxebizitza egiteko asmoa zen.

–  Brasilen ari zen lanean Jon Agirre Caf-eko langilea.

–  Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundiko eta herriko agintariak Aitzarte errekaren bideratze berria inauguratu eta San Gregorioko ur zikinek hodieria ikusten izan ziren.

–  Herri Antzoki berriko lanak amaitzen ari ziren.

–  Sangregorioko jaiak izan ziren.

–  Gorteetarako hauteskunde-emaitzak: EAJ (327), EA (165), PSE-EE (9), EB-IU (4) eta PP(4); abstentzioa (866).

–  Euskal Herritarrok taldeak abstentziorako deia egin zuen. 

–  Garizumako hitzaldiak Aian (Don Joan Lekuona eta Don Segundo Dorronsoro), San Gregorion (Don Fidel Tolosa) eta San Martinen (frantziskotarrak).

–   Lan Deia-n Jexux Goikoetxea irakasle, zinegotzi eta bertsolari-prestatzailea elkarrizketatu zuten.

–   Ataungo Herri Batzarraren komunikatua udalari Iñaxito Aierberen heriotzaren inguruan hartutako jarreraz.

–   Ugatz hegaztiez adituak Lizarrustin elkartu ziren Foru Aldundiak antolatuta.

–   Atsedentoki elkarteko taberna, Auzoetako  eta Etxez Etxeko laguntza zerbitzuak esleitu zuen udalak.

–  Udal-ordezkariak Zegaman izan ziren Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiarekin batera,  Goierrin turismoa sustatzeko GOITUR sortuz.

–  Lazkaon hil zen Pedro Arratibel Urdangarin 63 urterekin.

–  Donostian hil zen Santiagoeneko Iñaki Urdangarin Arruabarrena 52 urterekin.

–   Aizkorriondo baserriko Joxemari Agirre Eskisabel  (EAJ) Tolosako udaletxeko zinegotzi zen.

–  1.556 biztanle.

–   Joseina Etxeberriak 10 urte EITBn.

–   Odol-ematea Oargi-Troskaeta elkartean. Gaztea sariak 2000 aurkeztu zuen Edurne Garmendiarekin batera.

–   Argazki-lehiaketa eta VI. Ataun aztergai bekarako deialdiak egin zituen udalak.

–   Peruenezarreko Frantzisko Jabier Galparsoro Barandiaran hil zen Iruñean 55 urterekin.

–   Arrantza-lehiaketa izan zen Lareoko urtegian 14 urtez azpikoentzat Ataungo Erbiak eta Beasaingo Aitz-Zorrotzek antolaturik; 51 partaide izan omen ziren.

–  Joxe Arratibel Munduate pilotari ohia hil zen Oikia-Zumaian 61 urterekin.

Bihar arte!!!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: