K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Lagun eta adiskideei arratsaldero bidaltzen zaizkien albiste zaharrak; pixkanaka, gehiagorengana heltzea du helburu, “garizuma” berezi honetan jakingarri eta entretenigarri gerta dakizuen.
Atsalde on!
Etxen zertsoma bazaete, a emen koronabirusaldiari aurre eitteko erea:
Lehendabiziko eguna
Gaur hilak 15. Orain dela 15 urte (2005eko martxoa) Ataunen, besteak beste:
– 2004ko hondarrean sortutako Atauniker elkartea aurkeztu zen Kalostragaiñ gunean.
– Ana Agirre sailburuak “Ataungo euskera-doinu za-ze-zi gozoaz aurkeztu zuen Euskadiren Bigarren Eraldaketa Ekonomirako Oinarriak plana aurkeztu zuen.
– Jentilen lurraldean izeneko artikulua Berrian.
– Markox Agirre Arratibel zinegotzi izandakoa hil zen 83 urterekin.
– Udalak Erroipen, San Gregorioko frontoian eta San Martinen Kalostratxikin eta Altzanipen zaku-gatzak jarri zituen.
– EHNA egiteko aukera udaletxean.
– Herrigintzak eta Ataundarrok taldeen gatazka politikoaren inguruko bi testu onartu zituzten.
– Erbia elkartearen urteko batzarra.
-” Ezetz lepoa jarri” antzezlana.
– Peñas de Intzartzu artikulua DVn.
– 1531 biztanle.
– Agenda21 aurkeztu zen udaletxean.
– Ezker abertzaleak zerrendetan kide historikoak sartu zituzten; tartean Karmele Aierbe.
– Ataungo I. Gazte Eguna.
– Korrikaren inguruko ospakizunak.
– Juan Auzmendi Auzmendi hil zen 73 urterekin.
– San Gregorioko elkargunean “Kill Bill. Vol 1” eman zuten.
– Zinean “Whisky”.
– Beasaingo erretiratuen elkarteak Beasaindik Atauna bitarteko ibilaldia antolatu zuen.
– Herri-bidean seinale berriak jarri zituen udalak.
– Aberri Egunerako deialdia udaletxetik.
– San Gregorion Fidel Tolosa apaiz hil berriaren aldeko meza.
– Goierriko 11 ardi-gazta egileen artean zeuden Ixidro Sukia eta Josu Aldasoro.
– Herreran 1937an Ataundik joandako arruabarrenatarrek denda itxi zuten.
Atsalde on!
Bigarren eguna
Atzoko oroimen historikokiñ jarraitzeko, gaur martxok 16 izanik, oaiñ dala 16 urteko martxoko Ataungo berri atzuk dijoazkizu:
2004ko martxoa
besteak beste…
– Goitur-ek Ataungo udaletxean antolatutako bileran izan ziren Bittor Oroz alkatea, Koro Garmendia Eusko Jaurlaritzako sailburuordea, Anjel Irastorza Foru Aldundiko kultura zuzendaria, Goiturreko zuzendaria eta bailarako hainbat alkate eta zinegotzi.
– Elurra: Urkullagan 45 zm eta Aiako plazan 30 zm. Eskolako ataria ikasleek garbitu zuten.
– Heriotzak: Mª Pilar Maiza Aldasoro (94 urte), Juana Aierbe Barandiaran (75 urte), Sor Josefa Goikoetxea Imaz (87 urte), Jesus Goikoetxea Armendariz (76 urte), Anizeta Zunzunegi Arratibel (89 urte) .
– Udaletxean Sabiagako Imanol Apalategiren biografiaren 100 ale banatu ziren.
– Gorte Nagusietako hauteskundeetarako Aralar-en zerrendan Patxi Aierbe Urbiztondo aurkeztu zen.
– Emaitzak: baliogabeak 418, EAJk 325, EAk 148, PSE-EEk 16, PPk 8, EB-IUk 28 eta Falange Españolak 2.
– Erbia elkartearen batzarra.
– Karitasen kanpaina Ekuadorrerako.
– “Las chicas del calendario”, “La vida que te espera” filmak.
– 51ko kintoen bilera-deia Tolosarako.
– Dioni Galparsoro profesionaletako bigarren denboraldiaren zain.
– Ataun-Avia Bar Buenetxearen aurka futbolean.
– Mendiak-Montañas Juan Carlos Irizarren diskoaren aurkezpenean izan zen Marron mendizalea.
– Marronek “Gasherbrum II ikus-entzunezkoa aurkeztu zuen Aian.
– Sangregorioak antolatzeko bilera.
Bihar arte!
Atsalde on!
Hirugarren eguna
Koronabirusek sortu diun etena betetzeko, gaur martxok 17 izanik, oaiñ dala 17 urteko Ataungo kuntu atzuk dijoazkizue.
2003ko martxoa. Besteak beste…
– Andoainen bildu ziren, Egunkariaren itxiera zela eta, 100en kazetari; tartean zen Jon Aizpurua.
– Garai hartan Egunkarian Koldo Aldabe, Benita Zeberio Aierbe eta Ainara Gorostizu Mujika ataundarrak ari ziren lanean.
– Herrian 15 harpidedun ziren.
– Haur Kantari Txapelketaren Gipuzkoako kanporaketa eta finala Ataunen izango zirela iragarri zen.
– Ezkurdiategin bizi zen Fernando Lertxundi zumaiarra elkarrizketatu zuten Goierritarran.
– Enirio Aralar mankomunitatearen oharra artzain eta ganaduzaleei, bakoitzari azienda-kopuruaren berri eskatuz: ardiak, azarkumeak, zaldiak eta behiak.
– Marron mendizaleak parapenteari buruzko hegaldien inguruko ikus-entzunezko eman zuen Seguran.
– Maiatzerako Jentilen Bideetatik izeneko mendi-ibilaldia iragarri zen.
– Lareon arrantza egiteko zozketa.
– Auzoetan X. areto-futbol txapelketa.
– Atsedentokiñ bote, zapo, toka, eskoba, punttu ta mus txapelketak abian.
– Interneten iaiotzeko ikastaroa iragarri zuen udalak, bereziki, 16 urtetik gorakoentzat eta langile, etxekoandre, erretiratu eta langabetuentzat.
– Zabalik (Dv) aldizkarian egindako elkarrizketan Fermin Aramendi, Paris-Nizako esatariak zera zioen: gauzak ez daude oso ondo euskal txirrindularientzat.
– Erbia eta Aitz-Zorrotz elkartekoek Lareo inguruko garbiketan 12 zorro handi bete zituzten zikinkeriaz eta baita Ataun Kirol Elkartekoek Malkorburu gainean jarritako eta aspalditik. arrastorik gabe zegoen lauburudun buzoia ere.
– Lareo inguruan egin asmo diren borda turistikoak egingarritzat jo zituen Eusko Jaurlaritzak, nahiz eta muga batzuk jarri behar.
– San Martingo plazaren urbanizazioa zela eta, Altzanipeko zubia itxita izan zen bolada batez.
– Karitasen deialdia Chiapaseko emakumezko indijenei artisau-lanetan laguntzeko.
– Maria Luisa Imaz Aierbe hil zen 82 urterekin; Intxustizarrekoa.
– Errenterian hil zen Euxebio Arratibel Baztarrika Telleriaerdikoa 75 urterekin.
– Jaione Apalategik-eta prentsaurrekoa egin zuten Oteiza museoaren fundazioko buruak kritikatuz.
– Gertuko Pello Barandiaranek-eta apirilerako enpresa berriak sortu nahi zituztenentzat ikastaroak iragarri zituzten.
– Ataungo eta Sarako herriko etxekoak Sara etxean elkartu ziren.
– Iñaki Dorronsoro, MIKeko zuzendariak eta MONEkoak hitzarmena sinatu zuten.
– Neska euskaldun baten eskea zegoen tabernan lan egiteko.
– 166 ataundarrek izenpetutako agiria zabaldu zen Ataundarrok herri-plataforma osatzeko.
– Una pandilla de altura, Señor de los anillos.. filmak.
– Etxerat-ek hilaren azken ostiralean deitutako kontzentrazioan 15 lagun.
-…/
Bihar arte!
Atsalde on!
Laugarren eguna
Koronabirusek sortu diun etena betetzeko, gaur martxok 18 izanik, oaiñ dala 18 urteko Ataungo kuntu atzuk dijoazkizue:
2002ko martxoa. Besteak beste…
-
Errotazarreko Jesusa Altolagirre Bereziartua hil zen 89 urterekin.
-
Arrizabalagako Josefa Antonia Etxeberria Arruabarrena hil zen 95 urterekin
-
San Martinen Amelie, Corazones en Atlántida … filmak.
-
San Gregorion Los caballeros de la mesa cuadrada.
-
Ataungo berri izateko Zer berri? izeneko aldizkaria banatzen hasi da e-mail bidez.
-
Lareoko urtegiaren betetze-maila %87,26.
-
Auzoetan Jon Dorronsoro eta Eneko Imaz zumaiar bikote baten aurka pilotan.
-
Debako Goaz antzerki-taldean zebilen, 67 urterekin, Lukas Dorronsoro Zeberio.
-
Udalaren partetik Aberri Egunerako deialdia.
-
San Gregorioko Pelotazale elkartean emakume ataundarren arteko afaria (35-40).
-
Ataun eta Joxemiel Barandiaran proiektua burutzeko eskatu zien udalak K6 eta Xabide enpresei.
-
Udalak gizarte-lanetarako teknikaria behar zuen; baldintzak: Diplomatura, EGA, 3. HE edo baliokidea eta informatika (Windows, Word, Excel, Outlook e.a.).
-
ELKARRIk antolatuta elkarrizketa eta bakearen inguruan mahai-ingurua izan zen Beasaingo udaletxeko batzar aretoan; partaideak: Eneko Goia (EAJ), Martin Aranburu (EA), Ernesto Gasco (PSE-EE), Ricardo Ortega (IU-EB) eta Bixente Apalategi (Batasuna). Moderatzaile Jon Aizpurua.
-
Zaharkinak, tresna zaharren bilketa eta erakusketa antolatzeko udalaren deia.
-
“Tresna zaharrak Ataunen” hitzaldia egin zuen Fermin Leizaolak Oargi-Troskaetan.
-
Dioni Galparsorok Caja Cantabriako lasterketa irabazi zuen bigarren aldiz.
-
Lasarteko klasikoan bigarren.
-
Aiako Juana Begiristain hil zen.
-
Beasainen hil zen Migel Auzmendi Etxeberria 88 urterekin.
-
San Gregorio elizaren berritze-lanak amaitu ziren auzotarren, gotzaitegi eta Foru Aldundiaren laguntzaz.
-
Irlandan jokatutako munduko sokatira txapelketan garaile Ruth Kaiero Badaiotz taldearekin.
-
Iñaki Agirre atleta markak hausten ari zen Euskadiko txapelketan 200 m. eta 60 m.tako lasterketan.
-
Ataungo Bai Euskal Herriari taldearen hitzaldia udaletxeko ganbaran “Euskal Herriko Naziotasun Aitormena” gaiaz; hizlari, Oskar Goñi.
-
Oskar Lasa pilotariak Xalarekin lortutako txapela Urbitarte sagardotegian ospatu zuen.
-
Iosu Agirre Txindoki-Elkartasunako zuzendariak ISO 14001 ingurumen kudeaketa ziurtagiria jaso zuen.
Bihar arte!
Atsalde on!
Bostgarren eguna
Koronabirus dalakok sortu diun kezkea arintzeko ta ataundarron oroimen historikoa berritzeko, gaur martxok 19 izanik, oaiñ dala 19 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
2001eko martxoa
– Rakel Kaiero Ekuadorrerako laguntza eske.
– Dioni Galparsoro irabazle Santanderren eta Laudion.
– Futbolean Ataun-Bitor taldeak Marisol Tabernaren aurka 2-3 galdu zuen Pasaian.
– Iker Sukia bola-jaurtitzailea min hartuta, bi bizkar-orno hondatuta zituelako.
– Arria V. a irabazle Donezteben Etxeberriaren aurka; Joxe Aierbe izan zuen erakusle.
– Ramun Erauskin Etxeberria hil zen 65 urterekin.
– Urteroko argazki-lehiaketarako deialdia egin zuen udalak.
– Goierritarra aldizkariak Ataungo udalak egindako kritika onartu egin zuen eta, aurrerantz, ez duela ez anonimorik ezta iraindun gutunik ere argitaratuko, zioen.
– Valentziako Paternan 1936ko azaroaren 24an errepublikanoek afusilatu zuten Iparragirreko Justa Maiza Goikoetxea beatifikatu egin zuen Aita Sainduak.
– Joaneneko Pako Agirre Arratibel hil zen 74 urterekin.
– Joaneneko Joxemiel Arratibel Dorronsoro 94 urterekin.
– Donostian Joanita Aranzasti Urdangarin 95 urterekin.
– Ordizian hil zen Teodoxio Arruabarrena Aierbe 81 urterekin.
– Gipuzkoako eskolarteko txapelketa Anoetan jokatu zuten Jon Ander Albisuk/ Jon Arratibelek …
– Egoitz Sukiak Eibarren jokatzen zuen.
– Zubikoeta aldeko industrialdea eraikitzen ari ziren.
– Bertsolari sailkapena izan zen antzokian; epai-mahaiko Martin Aramendi.
– Joxe Munduatek Eibarren zuen saioa.
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!