KORONABIRUSALDIA ERREMATEA

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

OHARRA

Oraingoz amaitu da koronabirusaldi honetan egunero argitaratu den urtez urteko Ataungo herriaren historiari buruzko efemeride-saila.

            Etenik izan ez dezan, ordea,  ondorengo urte batzuetakoak doaz jarraian. Guk memoria historikoa biltzen jarraituko dugu eta nahi duenak zuzenketak eta ekarpenak egin ditzake; eskerrik asko, zain gauzkazu!

ataunikertaldea@gmail.com

1950a

– Urrestarazu zeharrerako bide berria egin zen.

– Miravallesen maizter bizi zen Jose Mancisidor udaleko idazkaria.

– Errotazarren Juliana Bereziartua, Mertzedes Bereziartua eta Martin Altolagirre Miravalleskoa eta bere familia.

– Udaletxean Migel Mari txistularia eta bere familia.

– Zentralean Antonio Arteaga maisua, emazte Trinidad Izagirre eta bere familia.

– Lizarmuntegin Antonio Fernández eta bere familia.

– Zubiaurren Joxe Manuel Munduate eta bere familia.

– Kamion Anastasio Sanpedro /Sabina Agirrebengoa eta Martin Barandiaran beren familiekin.

– Semoroan Martin Baztarrika eta bere familia.

– Urretan Lukas Etxeberria eta bere familia.

– Berrarainen Maria Anjeles Montoia.

– Kerejetaenean Florentzia Izagirre eta Justa Apalategi euren familiekin.

– Aranberrin Joxe Mari Munduate eta Jeronima Mendizabal zaldibiarra.

– Gabrilenean Frantziska Apalategi, Trinidad Apalategi eta Ixabel Galparsoro.

Bizitzak erdigunean. Ataungo zaintzaileen genealogia feminista (1950-2020)” ikerketa lana burutuko dute Miren Aranguren eta Jone Arrazola ikertzaileek. Bekaren zenbatekoa 10.000 -koa da.

Herriko hiru parrokiak 1862ko apirilaren 23ra arte Iruñeko gotzaitegiaren mende zeuden, 1862ko apirilaren 24tik Gasteizkoarenean eta 1950etik aurrera, Donostiakoarenean.

– Arrategibelerdiko Jose Dorronsoro Arratibel josulaguna  hil zen.  Indian eta Txinan bizi izandakoa; berak idatzitako gauza asko galdu egin dira.

–  /

1949a

Besteak beste…

– Joxemartin Apalategi Begiristain, Migel Anjel Mintegi Larraza, Inaxito Aierbe Mujika, Andoni Galparsoro Goikoetxea e.a. jaiotako urtea.

– Azkeneko urteetan Troskaetako kobazuloan  jende arrotza sartu eta estalaktita ugari eraman zuten.

– Telleriazpiko Frantzisko Arin Dorronsoro kaputxinoa hil zen Txilen.

– Abenduaren 31n Joxemiel Barandiaranek hauxe idatzi zuen, Lapurdiko Saran bizi zela, bere egunerokoan: “ Urtearen azken eguna. gaur 60 urte bete zetuat. Emengo bizi-aldia aurrera zeak: lasterka, geroz eta urrin aundiagoan. Bere azkena geroz eta aldeago. Ari nauk beregana asko urbiltzen. Urteak ez dituk juanak; ez zetuat igaro. Nire eginkizun eta lanetan biurtu ituan. Lanak -egindako lanak eginak dituk, ez dituk juanak, ezta utsera biurtuak ere: oriek ez dituk sekulan galduko, beraz, urteak or zeudek, nigan zeudek eta ni ibilli naizen tokietan.

Urte ontan 281 oturdu eman zeagu etxera etorri zaizkigun adiskide eta arrotzei.

– Enrike Zurutuza Altolagirrek Parisen azaroan izandako IV. Zooteknia Nazioarteko Kongresuan “La nynfomanie comme cause de l´estérilité bovine” izeneko ponentzia aurkeztu zuen.

– Troskaetan izan ziren Pilar Sansinenea, Jesus Elosegi, Jose Migel Elosegi, Pedro Elosegi, Adolfo Leibar, Carlos Menaya eta Bonifazio Otegi.

1948a

Besteak beste…

– Troskaeta koban atea ezarri zuten.

– Noel Llopis Lladok hitzaldia egin zuen Troskaetari buruz Donostian Aranzadiren egoitzan

– Urte hartan ekin zitzaion, berriro, San Martinen txirrindulari-probak antolatzeari.

– EGAN aldizkariak hainbat elezahar zekartzan: Jentillen akaberea / Azkeneko mairuk / Muski-ko jentillak, denak Ataunen jasoak.

– Frantzisko Apalategi Igarzabal hil zen karlismoak azterketa ugari egindakoa. Aita, Faustino, Lazkaokoa; ama, Eskolastika, Donostiakoa. Aitaren aldeko aiton-amonak: Pedro Inazio Apalategi eta Maria Josefa García, biak ataundarrak

– Lauztiturrietako Felipe Zurutuza Arza beneditarra Jerusalemen hil zen.

– Azaroaren 14an Iturraldeko Pedro Zurutuza Elizalde hil zen 65 urte zituela. Círculo Tradizionalistako buru eta alkate izandakoa gerra ondoren; botere politiko handikoa.

1947

Besteak beste…

– Orlatzaundiko Joan Migel Begiristain Aierbe beneditarra Errenagako (Igaratza) baselizan meza ematen hasi zen; latinetik euskarara hainbat eta hainbat lan itzulitakoa.

– Iñaki Dorronsoro Plazaola, Jose Maria Barandiaran e.a. jaio ziren.

–  Elosegitar Jesusek Ataunen bildutakoak.

· ERTOAK.—Sukaldean, egurrek legortzeko tokiek. (Ataun, 1947).

· ZARTANA.—Gazteñak erretzeko danboliñe. (Ataun, 1947).

Iparraldean Joxemiel Barandiaran Eusko Ikaskuntza lehendakari izendatu zuten.

Abuztuaren 3an Urretxuko eta Zumarragako mendizaleak Troskaetan izan ziren. Ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Juan Mari Garitano, Luis Mari Garin, Jose Ikaran, Antonio Mendia, Felix Peciña, Gotzon Linazasoro, Jose Mari Tarrada, Jesus Arana, Victor Bueno, Jose Antonio Garin, Don Anastasio Arrinda, Elias Madina, Carlos Albisu eta Javier Bengoetxea.

1946

Besteak beste…

– Arinaundiko Jose Frantzisko Arrizubieta lekaime kartujoa hil zen. Burgosko Mirafloresko kartujan eman zuen bizitza gehiena. Comillaseko Unibertsitatean irakasle izandakoa. Buru azkarrekoa; liburutegietako sagua.

– Troskaetan izan zen Jesus Elosegi tolosarra Kobadiko mutilak lagunduta agian eta beste egun batean “ursus spelaeus” espezieko hartzen hezurrak aurkitu zituen  Manuel Laborde lagun zuela.

–  Apirilaren 21ean Akaitz Txikin izan zen Jesus Elosegi Artzateberriko mutilen batek lagunduta.

– Enrike Zurutuza AEBn izan zen 6 hilabetez, antzutasunaz eta ernalketa artifizialaren tratamenduaz ikasten.

– Arratingo “Zurutuza ta Dorronsoro´tar Jon Andoni” hil zen.

1945

Besteak beste…

– Ezkaluenea edo Imazberri etxeko Joan Imaz Aierbe apaiza hil zen.

1944

Besteak beste…

–  Tolosan “Gimnástico Ataun” izeneko futbol-taldea  bazen.

– Arbotonetako Zeferino Bazterrika Munduate hil zen 17 urterekin Lazkaoko Beneditarrenean ikasten ari zela.

1943

Besteak beste…

-1942-43 Hilario de Ataun kaputxinoak  Guia del catequista según el método piscológico de Munich izeneko bi tomo idatzi zituen Txilen.

– Urte hartan jaiotakoak (49= 23 neska eta 26 mutil)

– Mariano Ortueta Elguiazu, Jose Izaga medikuaren aitaginarreba, Ataunen hil zen, Elizalde etxean ziurrenik, 1943ko uztailaren 7an 74 urterekin. Hileta bertan egin arren, gorpua Durangoko hilerrian hilobiratu zuten.

– Jokin Apalategi, Joxe Aierbe, Joxe Mari Agirre Eskisabel e. a.  jaio ziren.

–  Ondarruko  Eustakio Irusta Zabala zen  udaleko idazkari.

1942

Besteak beste…

– Ilbeltzaren 12an  Maria Luisa Ortueta Elortondo andere gasteiztarra hil zen; Jose Izaga medikuaren emaztea. Hiletak Ataunen egin ondoren, gorpua Gasteizko Santa Isabel hilerriko bere panteoira eraman zuten. (El Pensamiento Alavés, 1942-01-15).

– Gerra-ondoko isunetako bat:

/

1918ko gripealdia

-Urdangarintxikiko Maria Joakina Auzmendi Aldasoro 1917an Lorentzo Auzmendirekin ezkondu eta alaba izan zuten, baina 1918ko gripealdiak jota senarra hil egin zitzaion. 64 urte betetzean, moja sartu zen.

–  /

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: