KORONABIRUSALDIA 55

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

55. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur maiatzak 8 izanik,  duela 69 urteko kuntu atzuk

1951

Besteak beste…

Ordiziako txirrindulari-proban 1. Antonio Mendiburua, 2. Joakin Salaberria eta 3. Joxe Apalategi.

Joan Arin Dorronsorok “Toponimia y vida rural en Ataun I” lana argitaratu zuen Saran.

Aiako parrokiako artxiboa (1797tik 1951ra bitartekoa) Donostiako eliza-artxibategian dago.

            .- 4 kaxa (dokumentuak).

            .- 4 mikrofilm karrete.

Astigarragaetxeko Joan Jose Agirre Aranburu eta Iturritxoko Migel Goikoetxea Altolagirre apaizak eta Peruenezarreko Josefa Antonia Barandiaran Aierbe moja-karmelita oin-huts  moja hil ziren.

Hilketagatik 27 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Joxe Martin Etxeberriari.

Jose Antonio Alustiza Iriarte Ataunen jaio zen 1916an. Aita Jesus Alustiza Urteaga herriko medikua. Ataundik Villabonara joan ziren, aitak Fraisoroko titularitza lortu baitzuen. Zaragozan medikuntza ikasi eta Fraisoron hasi zen lanean aitari laguntzen. Ondoren, Madrilen, pediatrian espezializatu zen.

1951n, aita hil zenean, Fraisoroko ardura hartu zuen Julio Albea ginekologoarekin elkarlanean. 1992an hil zen Donostian.

–  /

Bihar arte!

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: