KORONABIRUSALDIA 19

K O R O N A B I R U S A L D I A

BURUA

ASTINTZEN!!!

Egun on!

19. eguna

Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 2 izanik,  duela 33 urte apirileko kuntu atzuk dijoazkizue:

1987ko apirila

– Besteak beste…

– 100 kiloko harria ehun aldiz baietz jaso erronka zebilen ahoz aho.

– Oargi-Troskaetak NONDIK aldizkariaren ale berezi plazaratu zuen; “Gerra zibila Ataunen” izenekoa.

– Aralar-Enirio Mankomunitateak baietza eman zion Foru Aldundiari Aralar ongarritzeko Errekabeltzen egin asmo zuen zelai edo aerodromoari.

-Bertako lanak oztopatu zituen Aralar Izadi Elkartea deituriko talde batek. Ondorioz, Ertzaintzaren barneko Beltzak taldekoek ere parte hartu zuten herrian izandako protesten aurrean, makinen arduradunaren autoko gurpilak zulatu, argazki-kamerak hondatu e. a. izan baitziren.

– San Martin elizako sakristian kapera berria egin zen (6.362.061 pezeta).

– Atsedentoki elkartekoek maiatzean Baiona eta Azkaine aldera egin asmo zuten bidaia iragarri zuten. Izena hauetako bati eman behar zitzaion: Aian Joaneneko Pakori, Ergoienan Sarriarteko Markoxi, San Gregorion Maximo Aierberi eta San Martinen Atsedentokin bertan (1.700 bazkideek eta gainerakoek 2.000 pezeta).

-Maiatzeko udal-hauteskundeetarako hautagaiak: HB (Iñaki Baztarrika), EA (Inazio Auzmendi), EAJ (Dioni Galparsoro) eta EE (Nikolas Goikoetxea).

Bihar arte!

atauniker's avatar

About atauniker

Ataun ikertzeaz arduratzen den taldea.

No comments yet... Be the first to leave a reply!

Utzi iruzkina