K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
18. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 1 izanik, duela 32 urte apirileko kuntu atzuk dijoazkizue:
1988ko apirila
– Besteak beste…
– Martxoaren hondarrean trafiko-istripuz hildako Iñaki Mujika “Kaxio” alkatearen heriotza hautsa harrotzen ari zen.
– 8an, TVEko kamerak bertan zirela, udaletxean batzar berezia alkatea izendatzeko. Inazio Auzmendi Etxeberria izendatu zuten alkate EA, EAJ eta EEren botoekin. Bere asmoen artean zeuden: Ataungo udala EUDELen sartu, orain arteko diru-kontuak aztertu, lanpostu berrien kontrola eta batzordeen banaketa berria.
– 8an hasita Oargi-Troskaeta elkartean Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Zuzendaritza Nagusiak bi urtez behin antolatzen duen Kirol-argazkigintza X. nazioarteko lehiaketaren erakusketa.
– Aralegizearrerako errepidea egiteko asmotan ziren.
– 16an hil zen Txomiñonen bizi zen Aralegiaundiko Maria Sukia Arratibel 87 urte zituela.
– Herri-mailako V. Olinpiadan 70 haurrek hartu zuten parte (saskibaloia, futbola, soka-saltoa eta atletismoa). Orbela taldea izan zen irabazle (Iker Sukia, Igor Aierdi, Ane Auzmendi, Julen Barriola, Leire Etxeberria, Jokin Goikoetxea, JK Aierdi, Unai Erauskin, Nagore Urdangarin, Unai Sukia, Urko Barriola, Oihana Arin, Joana Sukia, Aitor Sukia, Pello Dorronsoro, Larraitz Sukia, Zorion Barandiaran eta Ekain Sukia).
– Atsedentoki:
.- Mus-txapelketan 1: Joxemiel Goikoetxea Arratibelgarakoa eta Arloskako Hilario Agirre eta 2: Pedro Mujika Artzaienekoa eta Benito Auzmendi Graziaenezarrekoa.
.- Tokan irabazle Benito Arruabarrena.
.- Punttuan Andres Arrondo eta Pilar Begiriztain.
– 22an Joseba Albarezen hitzaldia San Martingo saloian “Euskara eta euskal kontzientzia-z”, Bateginik kanpainaren barne.
– Barroasia izeneko gaixotasun berria zabaltzen ari zen erleen artean.
– Iñaki Eskisabel Zurutuzak hartu zuen Lazkaoko udaletxeko idazkari kargua.
– 20an sortu Joxe Migel Barandiaran fundazioa Sara etxean.
-Ordiziako Mendizaleak elkartearen egitarauan Lasarteko lepo aldean den Txutiturrieta iturria “Fuente del Cuerno” izenez azaltzen zen. Iturri hau Barandiaranaundiko Pello Imazek atondu eta amaitu zuen 1968ko otsailaren 11n.
Bihar arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!