K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
17. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur martxok 31 izanik, oaiñ dala 31 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1989ko martxoa
– Besteak beste…
– 4an eskolako 8. mailako ikasleek ikas-bidaiarako talo-jana antolatu zuten (1.000 pezeta).
–Otsailaren 8an Lazkao eta Ataungo udalak aurre-hitzarmena sinatu ondoren, 3an Altzanipeko udal-bulegoetan izandako osoko bilkuran: Intsustiko ura Lazkaomendira ekartzeko Aralegiko zelaian eta Amundarainen ur-kutxatila bana izango ziren. Emariaren %25a Ataungo baserrietarako eta gainerako %75a Lazkaomendikoentzat. Aldeko botoak: (Inazio Auzmendi, Migel Arratibel, Dioni Galparsoro, Nikolas Goikoetxea, Joakin Goikoetxea eta Joxe Goikoetxea) eta aurka (Manuel Pérez eta Luzio Goikoetxea).
-Frontoi-kiroldegia egiteko lurrak Jose Antonio Auzmendi Garmendiari erosi zitzaizkion (2.100 m² 2.200 pezeta metro kuadroko). Aldeko botoak (Inazio Auzmendi, Migel Arratibel, Dioni Galparsoro, Nikolas Goikoetxea, Joakin Goikoetxea eta Joxe Goikoetxea) eta abstentzioa (Manuel Pérez eta Luzio Goikoetxea).
– 60 lagunek eskatu zuten herri-egurra -Marumendi eta Muski- (1.200 pezeta lote edo epaitzeko).
– Aitor Mendizabalek udaletxean jartzeko Joxemiel Barandiarani buruzko bi eskultura egiteko proposamena egin zuen.
-Txomin Peillenek irabazi zuen Joxemiel Barandiaran beka.
– Imanol Murua diputatu nagusia bisitan izan zuen Saran eta baita Leitzarango koordinadorako Jonan Fernandez bozeramailea eta Juan Martin Arrezibita Gorritiko bikarioa ere.
– Udalak Joxemiel Barandiarani omen egiteko batzordea prestatzen ari zen.
– Paxkualitturri konpontzen ari ziren.
-Herriko etxe, zoru eta horma asko pintadaz beteriz zeuden.
-Xabier Arini Parisen egin beharreko epaiketaz Ataungo Amnistiaren Aldeko Batzordeak aurkeztutako mozioa (Herriko seme kuttun izendatzea, udalak epaiketara ordezkaria bidaltzea, …) ez zen onartu; HBko zinegotziek alde bozkatu zuten.
– Elizbarrutiko Pastoral Kontseilurako Ordiziako Artziprestaldeko hautagaien artean zeuden Joan Auzmendi ekonomia-sailerako eta Joseba Barandiaran eta Aitor Auzmendi begiraletarako.
– Inazio Auzmendi zen alkate eta idazkari Serafin Jaka Arrizabalaga.
– Teodosio Korta Aierdi udal-langilea erretiroa hartzekotan zebilen.
– 22ko bilkuran Karmele Aierberen ordez, Joxe Mari Urdangarinek hartu zuen zinegotzi-kargua.
– Udaletxea berritzeko lanak (6.657.149 pezeta).
-Alkatearen proposamenez, Aberri Egunean udaletxeko balkoian ikurrina jartzea erabaki zen aho batez.
-Jose Luis Eskisabel Langraizko kartzelan zegoen preso sozialekin batera.
-Jesus Mari Arteaga Joan San Martin Arartekoaren laguntzaile izendatu zuen legebiltzarrak; Garbiñe Biurrun eta Nieves Abaroa ere hautagai izan ziren.
– Zorion Muxika zen DV-kko Ataungo berriemaile eta Jexux Aizpurua Barandiaran DEIA-koa.
– AEK-k Bilbon aurkeztu zuen Korrika-6an mahaiko izan zen Joxemartin Apalategi.
-Kriselu argitaletxeak bultzatuta, 21 liburu aurkeztu ziren Barandiaranen omenez.
– Mendiurkullu eta Urrestararazu aldean sua izan zen.
Bihar arte!!!
No comments yet... Be the first to leave a reply!