HERRI-BISITA GIDATUA
Ataun ezagutuz
Apirilaren 14an burutu zen 8 urtez jarraian egiten den ekimena, aurten Ataungo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko LH6ko ikasle eta Itziar Herguedas /Eneko Barandiaran irakasleen laguntzaz.
Lehenik, naturarekin inguruko azalpenak ematen zaizkie Goikoetxea/Gomensorotik hasita Ataungo bereizgarrietako bat den ARTADIAZ eta inguruko bestelako flora eta fauna ere gogoratuz, ondorenSara etxean Joxemiel Barandiaranen inguruko bost arlo landu ziren talde txikietan txandaka sartuz eta barruan entzundakoa kanpokoei jakinaraziz.
Bidean zehar, bazter, mendi, zehar eta etxe-baserrien izenak gogoraraziz jarduten da. Andreseneko zubian Ataungo Domoa edo aitzarteazer den jakiteko solasaldia, zubiaren egile izan zen Migel Imaz aipatuz, Agauntza ibaiaren balioa ahaztu gabe.
Azken saioa plazan burutzen da: hilobiak, udaletxeko ezkaratzeko eskulturak eta 1900. urteko erloju zaharraren makinaria, errota inguruko historia, aldaparoa eta Jentilbaratzako gaztelua aurrean delarik, armarriakerakutsiz.
Amaiera, San Martin elizan ematen zaio, garai batean herri-agintariak esertzen ziren lekua, pontea, armarriak, artxiboak eta organo barrokoaren hauspoak erakutsi eta zenbait soinu entzunez.
Arreta biziz jarraitu zituzten ikasle gazteak gidariek emandako argibideak, apunteak hartuz, galderak eginez eta argazkiak ateraz.
Datorren urtera arte!
No comments yet... Be the first to leave a reply!