LASARTEKO LEPOKO GURUTZE/HILARRIA BERE LEKUAN BERRIRO
Lasarteko lepoa Ataun eta Zaldibia arteko mugan dago; hain zuzen, Ataungo Amundarain baserritik Zaldibiako Kobadi baserrira doan mendi-bidean; alde batera Auza eta Ñañarri eta beste aldera Aizkoate eta Arastotz mendiak dituela.
1876ko uztailaren 7an Intzartzuko bordetan gaztaia egiten zirela, sapaia erorita hil ziren Barandiaranaundi baserriko Inazio (27 urte) eta Joan Imaz (18 urte) anaiak. Aditzera bada, tximistak jota hil zirena ere baina, dirudienez, ez zen hala izan.
2020ko otsailaren hasieran, mendizale batek aditzera eman zion Atauniker elkarteari, orduan beti bezalaxe ikusi zuela baina, martxoaren 11n lurrean botata zegoela, alboan zoruan motor-gurpil aztarnak zituela. Elkarteak udalari jakinarazi eta udal-langileek berehalaxe jaso eta gorde zuten.
Koronabirusaren gaitzaldiak lagundu duenean, berriro bere lekuan ezarri zuten udal-langileek ekainaren 29an, aurrez, goroldio eta gainerako zikinkeriak kenduta; eskerrik asko!
No comments yet... Be the first to leave a reply!