K O R O N A B I R U S A L D I A
BURUA
ASTINTZEN!!!
Egun on!
44. eguna
Koronabirus dalakok sortu diun etena osau, kezkea arindu ta ataundarron oroimen historikoa zaarberritzearren, gaur apirilak 27 izanik, duela 58 urteko kuntu atzuk dijoazkizue:
1962
– Besteak beste…
– Altzanipeko futbol-zelaia auzo-lanean egiten hasi ziren gazteak.
– Anguloeneko Maria Dolores Zubizarreta Angulo lekaime eta idazlea hil zen 77 urterekin.
– Otsailaren 26an San Gregorion Academia Errante delakoak omenaldia egin zion Joxemiel Barandiarani; hizlarien artean izan zen Jorge Oteiza. Saloia hartzeko Jose Arteaga erretorearekin komeriak izan zituzten; ez baitzen bilera oso ”fidagarria”.
– Baso-ateratzea: 2.311 pago.
– Aurreko urteetan bezalaxe, San Gregorion bizi zen 41 urteko Antonio Simon Saiz tiropitxon-zale bilbotarrak sanmartinetarako eta sangregorioetarako baimena eskatu zion udalari “para instalar una caseta de tiro en el sitio de siempre y que me autorize el párroco…”.
– “1ª fase del ensayo agrario” delakoa egiteko Lleidako 4 baserri, A Coruñako 5, Madrilgo 5, Valentziako 9 eta Gipuzkoako 6 baserri hartu zituzten (Donostia, Pasaia, Aia, ATAUN eta Eskoriatza).
– Beasaingo “Aizkorri Mendizale Elkartea” Segundo Dorronsorok bedeinkatu zuen abenduaren 30ean.
– Aiaiturrietako iturburuak minutuko 76 l-ko emana zeukan.
– Vuelta a Andalucia-n bigarren etapan Jazinto Urrestarazu bigarren Segúren atzetik.
– Jose Urrestarazu 4. Espainiako Mendi txapelketan.
No comments yet... Be the first to leave a reply!